Nabegatzailea: zein gomendatzen da?

Guk beti Firefox gomendatzen dugu, bera baita erabiltzailearen pribatutasuna gehien errespetatzen duen nabigatzailea. Aldiz Chrome-k gutaz informazio asko bidaltzen dio Google-erei.

Hala ere, konturatu gara bideokonferentzia tresna hauek erabiltzerakoan Chrome hobeto dabilela. Beste batzuk funtzionatzen dute, baina noizbehinka errorek edota behar ez diren arazoak sortzen dira.

Hori gertatzen  bazaizu, gure gomendioa da Chromeko azken bertsioa erabiltzea.

Aplikazioa bat partekatu behar badezu, ez eduki minimizatuta

Bideokonferentzia batean dauden beste batzuekin aplikazio bat partekatu nahi duzu eta ez duzu aplikazioaren leihoa partekatzeko aukera ikusten. Hau gertatzen bada, agian aplikazioa minimizatuta daukazulako da. Hemen adibide motz bat ikusteko.

  




Konexioa gero eta libreago egon, hobeto

Pauta moduan, agian ondo legoke parte-hartzaileei esatea etxetik konektatzen ari direnean, beraien Internet konexioarekin norbait deskargak egiten, edo streaming bidezko telebista ikusten ari bada, posible den heinean, hori saihestea.

Last modified: Thursday, 25 June 2020, 5:09 PM