Moodle ikastaro batean taldeak sortzeko bi lekutatik egin daiteke:

  • Azkar eta argiena: Ezker aldeko menuan "Partaideak" klikatuta, ondoren pantaila erdian ageri den gurpiltxoa klikatu eta "Taldeak" aukeratuta

  • Ikastaroko gurpil nagusian, pantailaren eskuma-goikaldean klikatuta aukeratu azkena "Gehiago" eta jarraian ageri den menuan "Erabiltzaileak" eta bertan "Taldeak"

Batetik edo bestetik helduta ere hurrengo pantailan "Taldeak" pestainan bi koadro izango ditugu.

Taldeak sortzeko pausuak ondokoak dira:

1.- Ezkerreko lehen koadro hori hasieran hutsik ageriko da, baina bere azpian begiratuta "Sortu taldea" klikatu.

Eta lehen taldeari dagokion izena jarriko zaio. Jarraian "Gorde aldaketak".

Sortu bigarren talde bat gutxienez dagokion izenarekin eta gorde.

Gordetzen direnean jadanik lehen koadro horretan ageriko zaizkigu eta parentesi artean "(0)" adierazteko partaiderik ez dagoela.

2.- Bigarren koadroaren azpian "Gehitu/Kendu erabiltzaileak" aukera daukagu.

Beraz, eta lehenik partaideak gehitu nahi dugun taldea aukeratuta lehen koadroan, "Gehitu/Kendu erabiltzaileak" aukeratu.

Pantaila berriko eskumako kutxan joan aukeratzen talde horretan sartu nahi diren ikasleak. Behin aukeratuta ditudanean erdiko "Gehitu" aukera klikatu.

Oharrak:

- Ikasleak banan-banan gehitu barik "CTRL" teklaren laguntzaz behar ditugun ikasleak aukeratu ahal ditugu.

- Ikasle zerrenda oso luzea bada agian bigarren zutabeko beheko menuan izen-abizenez topatu ahal ditugu ikasleak.

Last modified: Monday, 26 October 2020, 7:28 AM