Hainbat motatako galderak gehi daitezke Galdetegia eta Ikasgaia moduluetan. 

Galdera-mota estandarrak eta bestelako galdera-motak ere badaude:

Aukera anitzeko galderak

Galderari erantzuteko (irudi bat izan dezakeena) ikasleak hainbat erantzunen artean aukeratu egin behar du. Bi motako aukera anitzeko galderak daude: erantzun bakarreko galderak eta erantzun anitzekoak.

Aukera anitzeko kalkulu motako galdera

Kalkulatutako aukera anitzeko galderak aukera anitzeko galdera arruntak bezalakoak dira, baina erantzunen aukeretan datu-multzo batetik ausaz aukeratzen diren zenbakizko balioen araberako formulak gehitu daitezke galdetegia egitean.

Aukeratu falta diren hitzak

Zenbait testutan zerrendak erabiliaz bete dira hutsuneak. Galdera mota honetan ikasleari hutsuneak dituen testu bat aurkezten zaio eta hutsune bakoitzean erantzun posibleak bat aukeratzeko. Irakasleak kontuan izan behar du oinarrizko testuako hutsuneetan kortxeteren artean markatu behar duela erantzun zuzenaren zenbakia.

Concept Map

Allows the student to submit a Concept Map as response. Which must be graded manually.

Drag-and-Drop Matching

An extension of the matching question that allows the user to drag and drop items to match answers to subquestions.

Egia/gezurra

Galdera bati erantzuteko (irudia izan dezakeena), ikasleak Egia ala Gezurra den aukeratu behar du.

Entsegua

Galderari erantzuteko (irudi bat izan dezakeena) ikasleak iruzkin edo entsegu moduko testu librea idatzi behar du.

Erantzun laburrak ausaz lotu

Ikaslearen ikuspuntutik, hauek Enuntziatuak lotu motako galderak bezalakoak dira. Aldea da azpi-galderak uneko katetoriako Erantzun laburrak galderetatik hartzen direla ausaz.

Erantzun laburreko galdera

Galderari erantzuteko (irudi bat izan dezakeena) ikasleak hitz edo esaldi labur bat idazten du. Erantzun posible batzuk izan daitezke, bakoitzak puntuazio ezberdinak dituela. Aukeran dago "Letra larriak eta xeheak bereizi" aukeratzea.

Hartu eta eraman irudira

Irudiak edo testu-etiketak hartu eta eraman dira atzeko planoaren irudira. 

Hartu eta eraman markatzaileak

Markatzaileak hartu eta eraman dira atzeko planoaren irudira.

Hartu eta eraman testura

Testu-etiketak hartu eta eraman dira testu hutsunetara.

Kalkulatutakoa

Kalkulatutako galderek zenbakizko galdera indibidualak sortzeko balio dute; era horretan, komodinak erabiltzen dira eta komodin horiek, galdetegia egindakoan, balio jakin batzuekin ordezkatzen dira.

Kalkulatutako galdera sinplea

Kalkulatutako galderen bertsio sinpleagoa, zenbakizko galderen modukoak direnak baina hauetan erabilitako zenbakiak datu-multzo batetik ausaz aukeratzen dira galdetegia egitean.

Lotu

Azpi-galdera multzo bateko bakoitzeko erantzuna aukera-zerrenda batetik aukeratu behar da.

Txertatutako erantzunak (Cloze)

Mota honetako galderak oso malguak dira, baina aukera anitzeko, erantzun laburreko eta zenbakizko galdera kapsulatuak sortzen dituzten kode bereziak dituen testua gehituta bakarrik sor daitezke.

Zenbakizkoa

Zenbakizko erantzun bat behar du, gehienetan unitatetan, eta erantzun-tarte batekin alderatuta kalifikatzen da, malgutasun-tartearekin. Ikaslearen ikuspuntutik, zenbakizko galdera erantzun laburreko galderaren antzekoa da. Aldea da zenbakizkoetan errore-tartea izan daitekeela. Horrela emandako erantzun bakoitzari puntuazio bat eman ahal zaio.

Last modified: Friday, 18 January 2019, 6:49 AM