Ikastaroko galdera-bankua galderak sortu edo editatzeko erabil dezakezu.

Galdera horiek ikastaroko edozein galdetegi edo ikasgaitan erabil daitezke.

Irakaslea galdera-bankuan bi modutara sar daiteke: a) zuzenean kudeaketa blokeko “Galderak” estekatik edo b) galdetegia sortu edo editatzerakoan ezarpenak finkatu ondoren Moodlek galdera-bankura eramaten gaitu.

Galdera-bankuan sartzerakoan 4 leihatila agertzen zaizkigu:

Kategoria aukeratu

Kategoriaka daude antolatuta galderak. Hasieran ikastaro bakotizak "Default" izeneko kategoria bakarra du. Ohitura ona da galderak antolatzeko kategoria gehiago sortzea. Kategoria ierarkia ere sor dezakezu; izan ere, kategoria nagusian azpikategoriak ere sor ditzakezu. Kategoriak gehitu edo editatzeko sakatu Kategoriak leihatila.

Galderen edizio-pantailak orain aukeratutako kategoriako galderak erakusten ditu. Zabaltzen den Kategoriamenuan kategoria aukera dezakezu. Menuaren azpiko egiaztatze-laukitxoa erabilita azpikategoria guztietako galderak ere erakutsiko diren zehaztuko duzu.

Galdera berria gehitu

  1. Zabaltzen den Galderak izeneko menuan zaudela, aukera ezazu zein kategoriatan gehitu nahi duzun galdera.
  2. Kategoriaren beheko aldean galdera sortzeko blokea azalduko da.
  3. Zabaltzen den Galdera berria sortu menuan galdera-mota aukeratu behar duzu.
  4. Bete ezazu sortu nahi duzun galdera-motari dagokion formularioa
  5. Formulario-amaierako Aldaketak gorde sakatu.

Galdera-mota bakoitzak berezko formatua eta aukera bereziak ditu.

Last modified: Friday, 18 January 2019, 6:44 AM