Page
Automatrikula bitartez ikastaroetan izena eman
Completion requirements
Erabiltzaileen “automatrikula”:
Ikastaro batean irakasleak banan-banan ikasle guztiak matrikulatu beharrean ikasleak eurak matrikulatzeko dago.
Horretarako:
- Ezker aldeko menuko "Partaideak" aukeratu eta bertan gurpiltxoa klikatu:
- Bertan "Matrikulazio metodoak" aukeratu:
- "Matrikulazio automatikoa (Ikaslea)" aukeratu behar da. Gris argiz badago klikatu azken zutabeko begiari beltzez jarri arte.
Jarraian azken zutabeko gurpiltxoari klikatu eta matrikulazio automatiko hori konfiguratu behar da.
Dauden aukera guztien artean ez da zertan ezer ikutu behar, "matrikulazio-giltza" ezik.
Matrikulazio-giltza ikasleari automatrikulatzen ari denean eskatuko zaion kodea da; bakoitzak nahi duena jar dezake.
Hau jartzea interesgarria da ez dadin edonor matrikulatu zuen ikastaroetan.
Eta beste aukera guztietatik azkena ere interesgarria da "Pertsonalizatu ongi etorria emateko mezua".
Amaitzeko beheko botoian "Gorde aldaketak" aukeratu.
Gomendioa:
- Ikasleei automatrikulatzeko egun batzuk eman, eta hau pasatakoan berriz etorri matrikulazio metodoetara eta eskuz matrikulatzeko aukera berriro gris argiz jarri, begian klikatuta.
Last modified: Monday, 14 September 2020, 10:05 PM