1.- Ikastaroko "Kudeaketa gurpiltxoan" klikatu eta lehenengo dagoen"Ezarpenak editatu" aukeratu:

Moodle gurpiltxoa

Menu hau oso garrantzitsua da ikastaroaren kudeaketa orokorrera bertatik egiten baita. Hau, edozein momentutan editatu daiteke. Bota begirada bat ondokoei:

    • Ikastaroaren izena aldatu / zuzendu

    • Ikastaroaren laburpena (borondatezkoa)

    • Ikastaro-formatua (garrantzizkoa): 5 formaturen artean aukeratu dezakegu, guretzako gustokoena dena.

Hor aukeratzen dugun formatuaren arabera hainbat aukera ezberdin ageriko zaizkigu. 

Probatu eta aukeratu pare bat horien artean gustokoena aukeratu arte.

Adibide moduan ikastaro honen "Moodlean sakontzen pausoz-pauso" formatua GRID da. 

Aukeretan beherantz jarraituz atal gehiago aurkituko dituzu horien artean:

 

    • Itxura:
      • Hizkuntza behartu daiteke
      • Ikasleei kalifikazioak erakutsi bai/ez
      • ...

    • Fitxategiak eta igoerak: Fitxategiak igoteko gehienezko tamaina. Honen balioa 50MB izatea gomendatzen da.

    • Taldeak: Ikastaroko ikasleak taldeetan antolatuta izan ahal ditugu momentu jakin batzuetan talde jakin bati esleitutako lanak bakarrik ikusteko, eduki bat soilik talde batekoei bistaratzeko...
      • Talde-moduan klikatuta hiru aukera daude:

      • Behartu talde moduan: Bai

Amaieran aldaketak gorde egin behar dira, beraz klikatu:  "Gorde eta Itzuli"

2.- Gaiei nahi diegun izena jarri:

Ikastaroan "1. gaia" , "2. gaia"... jartzen dituen horiei izena aldatu (nahi bada) beraien gainean klikatuz.

Last modified: Monday, 26 October 2020, 6:58 AM