Zer da:

Jarduera mota honek irakasleei hainbat galdera mota erabilita galdetegiak diseinatu eta sortzeko aukera ematen die, besteak beste, aukera anitzeko galderak, egia edo gezurra motakoak, erantzun laburrekoak, etab. Gainera galdera horiek galdera-bankuan gorde daitezke eta berriz erabili ikastaro berdineko edo beste bateko edozein galdeteegietan.

Irakasleek galdetegien saiakera kopurua zehaztu dezakete, denbora mugak ezarri eta galderak automatiko nahastu.

Galderen erantzunak puntuazio desberdina izan dezakete eta feedback eta oharrak erantzun bakoitzerako. Galdera mota ia guztiak (entsegu mota ezik) automatikoki zuzendu, kalifikatu eta dituzten oharrak erakutsiko dira.

Galdetegi berri baten sortzea bi pausotako prozesua da. Lehenengo galdetegi aktibitatea sortu eta konfiguratu beharko da, non data, denbora, kalifikazioa eta beste arau batzuk zehazten diren. Bigarren pausuan galdera-erantzunen sortze eta konfigurazioan datza.

 

Erabilera didaktikoa:

  • Azterketak egiteko.
  • Autoebaluazio ariketetarako.
  • Ikasgai bakoitzaren amaierako test txiki bat bezala.
  • Errendimenduaren berehalako feedbacka lortzeko.

Aholku gomendagarriak:

  • Galdetegiak egiteko datak eta denbora muga zehaztuta badaude jarri deskribapenean partaideek saiakerak hasi aurretik argi ikusteko.
  • Feedback-ak erabili ikasleei galdereei buruz informazio gehigarria helarazteko.

Galdera-erantzunen sortzea eta konfigurazioa:

Behin jarduera sortuta dugunean eta galderarik ez dagoenean sistemak esango digu oraindik ez dagoela galderarik eta gehitzeko botoia erakutsiko digu. Editatu galdetegia pantailan jarduerako funtzio garrantzitsuenak aurkituko ditugu:

  • Gehienezko kalifikazioa: Honekin ikasleek jaso ahal duten kalifikazio maximoa zehazten da. Adibidez 20 galderako galdetegi bat badugu kalifikazioa 20 izan daiteke edo 10, gero sistemak kalkulatuko du guk jarri diogunera moldatzeko.
  • Nahastu: Aukera hau aktibatzean saiakera bakoitzeko galdera ordena desberdinean erakutsiko zaie ikasleei.

Galderak gehitzeko hiru modu daude:

  • Galdera berria: Eskuz eta hasieratik galdera mota bat sortzeko. Hau da gehien erabiltzen den aukera galdetegi berri bat sortzerako orduan.
  • Galdera bankutik: Aurretik sortutako galdera sorta dituen bankutik inportatzeko balio du. Honetarako bankuan galderak gordeta izan beharko ditugu.
  • Ausazko galdera bat: Aurretik existitzen diren kategoria bateko galderetatik ausaz inportatzen ditu sortzen ari garen galdetegira. Kontuz izan plataformako beste ikastaro bateko galderak aukeratzean gaiarekin zerikusia duten konprobatu.
Galderak sortzeko pantaila:

Galdera mota bakoitza bere eremu eta konfigurazio propioak ditu baina denak komuneak galderaren izena, enuntziatua eta puntuazioa izango dute derrigorrezko eremu bezala.

Galdera motak:

Galdera mota bakoitzaren informazio guztia Moodleko dokumentazioan aurkituko duzu: https://docs.moodle.org/all/es/Tipos_de_preguntas

Aurreikusi:

Behin galdetegia prest dagoenean eta ikasleek egiten hasi aurretik, Moodlek irakasleei frogak egiteko aukera ematen digu galdetegiaren bertsio finala erakutsiz (ikasleek ikusiko duten moduan). Honetarako galdetegira sartu eta “Ekintzak” atalan barruan dagoen “Aurreikusi” aukerara joan.

Emaitzak ikusi:

Partaideen saiakeren xehetasun guztiak gordetzen ditu sistemak: guztira zenbat egon diren, partaide bakoitzeko saiakera kopurua, hasiera eta amaiera data eta ordua, erantzunak, estadistika orokorrak, etab. Hau “Ekintzak” atalean barruan dagoen “Emaitzak” aukerara joan.

Atal honetatik ikasleen saiakerak ezabatu daitezke, horretarako saiakerako errenkada aukeratu eta beheko aldean dagoen “Ezabatu aukeratutako saiakerak” botoian sakatu.

Galdera bankuak:

Ezaugarri honek irakasleari galdera kategoriako datu-base baten barruan galderak sortzea eta editatzea ahalbidetzen dio. Kategoria hauek mugatuta egon daitezke galdetegi konkretu, ikastaroko edozein galdetegi edo sistema osoko edozein ikastaroko galdetegietara.

Galdera bankuak fitxategi batera esportatu ahalko dira babeskopia bat sortzeko edo beste plataforma batera eramateko eta baita inportatu kanpoko banku bat.

Last modified: Friday, 18 January 2019, 6:29 AM