Zeregina
Laburpena:
- "Zeregina" moduluak aukera ematen dio irakasleari ikasleen lanak jaso, zuzendu edota kalifikatzeko (eta honen feedback-a ikasleei emateko)
- Zeregina bi motakoa izan daiteke:
- Ikasleari fitxategi bat eskatuta.
Ikasleek edozein eduki digital (fitxategiak) bidal dezakete, besteak beste, word dokumentuak, kalkulu-orriak, irudiak, audio edo bideo-klipak.
-
- Zuzenean Moodle-n idazteko on-line testua.
- Zelan sortu:
- Gehitu Jarduera/Baliabidea eta Jardueren zerrendan "Zeregina" aukeratu.
Azalpen zabala:
Zer da:
Zeregina Moodleko jarduera mota bat da non ikasleek haien lanak bidaltzen baimentzen diena ondoren irakasleek zuzendu eta kalifikatu ahal izateko. Idatzitako lan hori lineako testu bat edo baimendutako edozein fitxategi mota bat igota entregatu daiteke; lineako testurako editorea izango dute eskura testuari formatua emateko eta multimedia elementuak txertatu ahal izateko. Fitxategi bat igotzerakoan, besteak beste, testu dokumentuak, pdf-ak, kalkulu-orriak, aurkezpenak, irudiak, audioa, bideoak, etab. bidali dezakete.
Irakasleek kalifikatzeko orduan lineako testua eta plataformarekin bateragarria den dokumentu bat bidali badute, ezer deskargatu gabe irakurri ahal izango dute lana. Eta kalifikatzerakoan notaz gain, feedback edo iruzkin bat idatzi ahal izango diote.
Kalifikazioak portzentai edo zenbakizko sinple, eskala pertsonalizatu edo rubriken bitartez eman daitezke.
Erabilera didaktikoa:
· Ikasleek gai baten inguruan hausnarketak egiteko.
· Ikasle eta irakasle arten komunikazio kanal bat sortzeako.
· Ikasteko modu on bat idaztea da, orduan ariketa mota hau oso egokia da entsegu luze eta sakonak egiteko.
· Haien ideia propiak garatzeko gunea.
· Sormen ariketak lantzeko, bideoak, audioak, aurkezpenak, etab.
Aholku gomendagarriak:
· Idazten diren feedback oso garrantzitsuak dira ondorioz argiak izan behar dira eta azalpen egokiekin.
· Zereginak eskuz kalifikatu behar direnez kontrolatu entrega datak.
Erabilera
· Edizioa aktibatu.
· “Gehitu jarduera edo baliabidea” -> Zeregina -> Gehitu.
· Zereginaren izena derrigorrezkoa da.
· Deskribapena: Testu koadro hau ariketaren enuntziatua idazteko da. Bertako editorea erabiliz testuari formatua eta multimedia elementuak sartu daitezke. Ikasleei ariketa egiteko txantiloi bat eskaini edo informazio gehigarria duen fitxategi bat helarazi nahi badiezu “Fitxategi gehigarriak” eremua erabili dezakezu plataformara igotzeko.
· Eskuragarritasuna: Atal honetan zeregina noiz ireki eta ixten den zehaztu daiteke. Denbora bukatzean denean ikasleek ezingo dute entregarik egin.
o Baimendu bidalketak hemendik: Aukera gaituz gero ikasleek ezingo dute ariketa egin zehaztutako data baino lehen.
o Entregatze-data: Hau aktibatuz gero bidalketak onartuko dira data hau baino beranduago, baina atzeratuen seinalea jarriko zaie.
o Itxiera-data: Aukera hau gaituta badago, zereginak ez du onartuko bidalketarik data hau baino beranduago, luzapenik ematen ez bada, behintzat.
o Gogorarazi data honetarako kalifikatzea: Bidalketen kalifikazioak noizko bukatuta egon behar diren aurreikusitako data. Data hau aginte-paneleko irakasleen jakinarazpenak lehenesteko erabiltzen da.
· Bidalketa-motak: Atal honetan zehaztuko da zeregina entregatzeko metodoa: on-line testua edota fitxategi-bidalketa. Lineako testua denean gehienezko hitz-kopurua ezarri daiteke eta fitxategi bidalketa denean tamaina eta kopuru maximoa eta fitxategi formatua.
· Bidalketaren ezarpenak: Hemen saiakera berriak automatiko edo eskuz irekiko diren zehazten da eta zenbat izango diren.
Bidalketen zerrenda: Ikasleek bidalitakoa aztertzeko “Ikusi bidalketa guztiak” botoian klikatu behar dugu. Hemen ikastaroan matrikulatutako partaideen zerrenda agertzen da eta modu zehatzen bidalketen infomazioa eskeintzen digu:
· Egoera: Bidalketaren egoera adierazten du: Ez dago bildaketarik, kalifikatzeko bidalita, kalifikatuta, berrirekita, zeregina bidaltzeko epea amaita da, etab.
· Editatu: Aukera honetan partaide bakoitzari kalifikazioa eguneratu, bidalketan aldaketak egitea debekatu eta epearen luzapena eman ahal zaio.
· Azken aldaketa eta kalifikazioaren datak.
· Iruzkinak.
· Lineako testua, igotako fitxategia eta irakaslearen feedbacka.
Bidalketen kalifikazioa:
Zereginak kalifikatzeko metodo erosoena “Ikusi bidalketa guztiak” atalera joatea da eta ondoren ikasle bakoitzaren errenkadan dagoen “Kalifikazio” botoian klikatzea. Pantaila honetan partaidearen ariketa kalifikatu ahalko da eta honetarako behar ditugun tresna guztiak emango digu:
· Ezkerreko aldean bidalitako fitxategiaren aurrebista: Ikasleak bidali duen fitxategia sistemarekin bateragarria bada honen edukia online erakutsi ahalko da irakasleak ezer deskargatu gabe. Defektuz PDFak izaten dira bateragarri.
· Eskuineko zutabean hainbat atal desberdindu dezakegu:
o Lineako testua hau bada aktibatua dagoena.
o Ikasle eta irakaslearen artean egon diren iruzkinak, hauek kalifikaziotik at dauden iruzkinak dira, iruzkin sinplean.
o Irakasleak nota eman ahal izateko eremuak.
o Feedback testu editorea.
o Zenbatgarren saiakera den eta beste bat emango zaion zehazteko aukera.
Gogoratu beti aldaketak gordetzea irten baino lehenago. Honetarako bi botoi ditugu: “Gorde aldaketak” gorde eta kalifikazio pantaila ixten duena eta “Gorde eta erakutsi hurrengoa” botoia, honek aldaketak gorde eta zerrendako hurrengo ikaslearen zeregina erakusten du, honela lana erraztuz zuzenketak egiterakoan.