Page
Glosategia
- Nola sortu?
- Gehitu Jarduera/Baliabidea eta Jardueren zerrendan "Glosategia" aukeratu.
Glosategia ezaugarriak eta erabilera
Zer da:
Hiztegia bezalako definizio zerrenda bat sortzeko eta kudeatzeko modulua da. Sarrerak kategorietan sailka daitezke eta modu desberdinetan bilatu: egilea eta dataren arabera, alfabetikoki, etab.
Moodlek glosategian sortutako kontzeptuak ikastaroan zehar aurkitzen dituenean automatikoki estekatuko ditu bertako sarrerara.
Bai irakasle eta bai ikasleek glosategian sarrerak gehitu ahal izango dituzte era lehenetsiz, baina irakasleek sortutako sarrera hauek automatikoki ez argitaratzea konfiguratu dezakete beharrezkoa ez dena publikoari ez agertzeko.
Ikasleek egiten dituzten ekarpenak ebaluaziorako puntuatu daitezke ere horrela ikastaroko ariketa bat bezala bilakatuz.
Itxurak:
- Arrunta, hiztegi erakoa: Ez da egilerik agertzen eta erantsitako fitxategiak esteka bezala agertzen dira.
- Entziklopedia: Osorik erakusten da sarrera, egilea eta irudia online erakutsiz.
- FAQ: Maiz egiten diren galderak biltzeko erabiltzen da. Automatikoki gaineratzen ditu Galdera eta Erantzuna hitzak sarrera bakoitzean.
- Jarraian eta egilerik gabe: Banaketa ikono batzuk erabiliz sarrerak bata bestearen atzetik erakusten dira.
- Osorik, egile eta guzti: Foroen antzeko formatua, sarrera bakoitzaren egilearen informazioa erakusten du eta erantsitako fitxategiak esteka bezala agertzen dira.
- Osorik, egilerik gabe: Foroen antzeko formatua baina ez du sarrera bakoitzaren egilearen informaziorik gaineratzen. Erantsitako fitxategiak esteka bezala agertzen dira.
- Sarrera-zerrenda: Sarrerak esteka bezala erakusten dira.
Erabilera didaktikoa:
- Beti da interesgarria ikasleek hiztegia ikastea.
- Ikastaroan zehar erabiliko diren terminoen esanahia azaltzeko. Askotan ikasleentzako hasiera baten ezezagunak diren hitzak erabiltzen dira eta hauek ezagutzeko funtzio erabilgarria da.
- Ikastaroko alboko barran bloke baten bitartez ausaz esaldi, aipuak, abestiak, etab. erakutsi daitezke elementu gehigarri bat bezala.
- Irakasleek termino guztiak haiek txertatu beharrekoan ikasleei ikastaroan zehar ikusten duten termino ezezagunak apuntatzea eta bere esanahia bilatzea eskatu ahal die. Horrela errezago ikasiko dute.
- Ikastaroetan maiz egiten diren galdera erantzun tipikoak bildu daitezke.
- Ikasleek egiten duten galdera leku berberean bildu.
Aholku gomendagarriak:
- Irudiak erabili hiztegi ilustratu bat izango balitz bezala.
Last modified: Friday, 18 January 2019, 6:21 AM