Page
4.- Fitxategiak gaineratzen
Erabilera:
- Jadanik sortuta ditugun artxiboak modu errazean Moodle plataforman ikasleen esku jartzeko.
- Gomendagarria PDF motako artxiboak igotzeko, hauek irekitzeko, deskargatzeko, moldatzeko... aukerak ematen dituelako.
- Oharra: Ez dira gomendatzen OFFICE-ko artxiboak (word, powerpoint...) izan ere hauek irekitzeko ekipora deskargatu beharra dago, zuzenean Moodle-n eta nabigatzailean ikusi beharrean. Gainera gerta daiteke deskargatzen den gailuak Office paketea ez izatea.
Egiteko modua:
- Gehitu Jarduera edo Baliabidea / Fitxategiak
- Fitxategiak ikusteko aukerei erreparatzea eta konfiguratzea garrantzizkoa (zentzua soilik PDF motako artxiboentzako): "Itxura"
- Automatikoa: Nabigatzaileko lehio nagusian bertan zabaltzen da. Arriskua artxibotik irtetzerakoan nabigatzaile osoa ixtea. ("PDF" motako artxiboa (1))
- Enbotatu: Moodle bertako "azpi-orri" moduko batean zabalduko du fitxategia. Arazoa osotasunean ikusteko arazoa. ("PDF" motako artxiboa (2))Fitxategia
- Jaistera behartu: Fitxategia deskargatzera behartzen du.
- Zabaldu: Automatikoa aukeraren antzekoa.
- Pop-up-ean: Nabigatzailearen beste lehio berri batean irekiko du; eta ondorioz fitxategia ixtean ikastaroa bera ixteko arriskua ekiditzen da.
Last modified: Friday, 19 October 2018, 12:18 AM