KONTROL ZERRENDAK

ZER DIRA KONTROL ZERRENDAK?

Ikasleen ekoizpenen berrikusketarako tresnak dira. Ikasleek eurek presta ditzakete, agian irakaslearen laguntzaz, edo irakasleek eman diezaieke egina ikasleek euren ekoizpena azter dezaten. Bertan, ikasleak ezagutu behar dituen eduki garrantzitsuenak jarri behar dira. Noski, ikasleek ongi ulertu beharko dute eskatzen dena. 

Ikasleek ekoizpenaren lehenengo zirriborroa egin ondoren, kontrol zerrendaren arabera ebaluatuko du, eta horren arabera, ekoizpenari egin behar zaizkion aldaketak apuntatuko ditu ikasleak. Horrela ekoizpenean aurkituko dituen arazoetan arreta jarriko du. Autokritika eta autoebaluazioa egin dezake azken behin-betiko ekoizpena garatu eta aurkeztu baino lehen. 

Azken aldaketa: astelehena, 2016(e)ko abenduaren 5(e)an, 11:31(e)an