6. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta konpetentziak

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta konpententziei buruzko gogoeta txiki bat idatzi (10 lerro).

  • Aurreko legearekin konparatuta konpetentzien formulazioa desberdina da. Zeintzuk dira desberdintasun nagusiak?
  • Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza ez da horren metodologia berria. Irakasle askok egiten dituzte proiektuak bere ikasleekin. Erabili duzu inoiz metodologia hori?
  • Zergatik esaten dute ikaskuntza hori egokia dela oraingo legean proposatzen den metodologiarekin?
  • Zure ustez erabilgarria eta egingarria da proiektuetan oinaritutako ikaskuntza hori zure arloa irakasteko?
  • Proiektuetan oinarritutko ikaskuntza konpetentzien araberako ebaluaziora egokitzen den metodologia bakarra dela uste duzu? 

proektuetan oinarritutako irakaskuntza eta konpetentziak

Deleted user -

la enseñanza basada en proyectos, es resolver problemas, por ejemplo crear un jabón ecológico, se crea un material y se resuelve con éxito. En este modelo existe un pensamiento crítico , una colaboración y una comunicación y no existe la memorización. El aprendizaje está basado en proyectos, Lo que se aprende de memoria se olvida pronto. Hay un ejemplo de ver como se puede evitar coger la gripe que estimula mucho a los alumnos y lo aprenden, pero no de memoria. Hay que preguntar, investigar y colaborar en la realización de u proyecto colaborativo.Nadir recuerda lo que se le ha impartido y se le ha puesto en un examen, esto se olvida de un día para otro.No hay que estudiar de memoria, hay que aprender. Los ordenadores por sí solos no aportan ayuda, usar ordenadores es lo mismo que usar métodos antiguos de enseñanza aprendizaje, hay que enseñar a manejarlos de forma creativa a través de un  tema que le guste van haciendo cosas , por ejemplo les gusta el futbol y aprenden geografía a base  de ir viendo partidos en diferentes partes del mundo, el problema que tiene esto es que es difícil de controlar. La pregunta es ¿el ordenador ayuda?, ayuda a comunicarse pero no ayuda si no hay un software que ayude, es incluso peor que los textos., los profesores son los que tienen que ayudar a comprender. La enseñanza basada en proyectos, es resolver problemas. hay que tutorizar los proyectos. Hay que marcar unas pautas¿sobre como hacerlo?. Aprender haciendo, aprender debería ser divertido, hay que hacer muchas prácticas para ello. Las escuelas no sabemos como enseñar.Hay que basarse en las teorías constructivistas que ya Piaget proclamaba, y trabajar en grupo.. En los proyectos hay que darles una frase para que tiren del hilo, una descripción, unas instrucciones unas normas , una guías del alumno, una tabla de actividades y hay que evaluar todo esto. 

PBL eta konpetentziak

Deleted user -

Desberdintasun nagusiak nabarmentzearren pare bat: alde batetik konpetentzien sailkapen berria eta bestetik zeharkako konpetenziak ikasgai guztietan garatzea. Azken finean aldaketa hauek hobekuntza dute helburu: biharamunean bizitzan aurkeztuko zaizkien arazo/erronkei ikasleek ahalik eta hobeen erantzuteko beharra.

Teknologia ikasgaiak PBL ikaskuntza du ardatza. 

Esperientziatik abiatuz ikaskuntza hau oso egokia dela iruditzen zait. Izan ere legeak dio "ikasitako transferitu, artikulatu eta konbinatzeko gai" izan behar direla ikasleak. Hots, ikaskuntza eman behar dela eta ez epe motzera soilik. Roger Schank-ek esandakoarekin bat nator: egiten ikasten da. Ikaskuntza honek ikaslea bera bihurtzen du prozesu horren zentru eta berak eraikitzen du ezagutza pausorik pauso, frogak eginez, akatsetatik ikasiz. Prozesua behar bezala emanez gero zalantzarik ez ikasleari galdetu eta egindakoa azaltzeko gai izango dela.

Esan bezala teknologia arloa irakasteko oso ikaskuntza erabilgarria da.

Azkenik ez dakit berez konpetentzien araberako ebaluaziorako metodologia bakarra izango ote den. Egia esan ez dut horrenbeste ikertu baina suposatzen dut metodologia moduan klasifikatuta ez badago ere munduan zenbat buru hainbat aburu dauden haina egiteko forma egongo direla.

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta konpetentziak

Deleted user -

Aurreko legearekin konparatuz irakasle-ikasleen rolak aldatzen doaz. Geroz eta gehiago irakaslea gidari bihurtzen da eta ez oro-jakile eta ikasleak dira protagonistak, ezin dira pasibo gelditu. Marko teorikoago batetik, praktikoago batera goaz. Ikasgaiak isolatuta irakastea gero eta arraroagoa izango da. Konpetentziak lantzeko eta proiektu bidez, ikasgai ezberdinetako irakasleek bat egiteko proposamenak izango bait dituzte.

Nik proiektutxoak egitea gustoko dut ikasleekin, izan ere beraiek praktikan jartzen dute ikasitakoa eta interesgarri iruditzen zaien informazioa aurkitzen dute gai ezberdinei buruz (beti ere arloari lotuta). Azken 3-4 urteetan beti egin ditut mini-proiektutxoak ikasleekin. Ikasten ikasten dute. 

Hala ere, ni ez naiz proiektu soiletan oinarritutako irakaskuntzaren aldekoa. Nire ustez, gutxinaka joan behar da aldeketa eginez. Orain arte erabilitako metodologia guztiak ez dira txarrak, klase majistralak ere derrigorrak dira batzutan (bideo tutorial bidez edo irakasleak emanda); metodologi ezberdinak ikustea eta ikasteak ikasleak entretenitu egiten ditu eta gero proiektuetatik ikasitakoa gehiago baloratu..

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta konpetentziak

Deleted user -

Heziberri legea eta aurrekoa konparatzen badugu desberdintasun asko aurkitzen dugu, konpetentzien asuntoa desberdina dela esan dezakegu, gaur egungo Kurrikuluma konpetentzietan oinarritzen bait da.

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza ez da berria niretzat, ikasleekin metodologia hau zeregin geletan duela urte asko erabiltzen dudalako.

Nire ustez ikaskuntza hori egokia da prozedurak modu autonomoan eta estrategikoan erabiltzen dituelako, edukiak eguneroko bizitzarekin era praktiko eta erreal batean erlazionatzen dituzte.

Nire arloa irakasteko oso erabilgarria da metodologia hau.

Gela esperientzia lortzeko eta ikasteko lekutzat hartuta ikasleen parte hartze aktiboa sustatzen du. Gelakideen artean gehiago eta hobeto ikasten da.

 

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta konpetentziak

Deleted user -

Desberdintasun nagusiak: konpetentziak sailkatzeko orduan, eta erabili beharreko metodologiak proposatzerakoan.

Erabili duzu inoiz metodologia hori? Nik ez dut inoiz metodologia hori erabili, eta oso zaila egiten zait pentsatzea nola aplikatu daiteke matematikako arloan, non praktika eta errepikapena ezin bestekoak dira teknikak ikasteko.

Zergatik esaten dute ikaskuntza hori egokia dela oraingo legean proposatzen den metodologiarekin? Metodologia horretan ikaslea delako bere ikasketa prozesuaren jabea eta konpetentziak era orokorrean lantzen direlako

Zure ustez erabilgarria eta egingarria da proiektuetan oinaritutako ikaskuntza hori zure arloa irakasteko? Baliteke, baina lehen esan dudan moduan ez dakit nola aplikatu eta era berean kurrikuluma bete.

Proiektuetan oinarritutko ikaskuntza konpetentzien araberako ebaluaziora egokitzen den metodologia bakarra dela uste duzu? Ez dakit.

PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

Deleted user -

Irakaskuntz-ikaskuntz prozesuaren eraldaketa beharra argi egonik, honi erantzun nahian garatutako legea dela esango nuke. Proiektuen bidez ikasleek arlo bakoitzean beharrezko dituzten konpetentzia barneratuko dituzte, egun batetik bestera ikasitakoa ez dezaten ahaztu, modu teorikoan gertatuko litzatekeen moduan. Zerbait ikasteko beharrezkoa da horren bizipena eukitzea, hau da, ez dago ikasketarik esperimentaziorik gabe.

Gaur egun, horrelako metodologia erabiltzen dut nire saietan eta gero eta praktikoagoa egiten saiatzen naiz, ikasleak era aktibo baten egotea derrigortuz. 

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta konpetentziak

Deleted user -

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, metodologia hori, neurri batean ZIG geleetako Teknologia-tailerrean sartuta dago. 

Agian momentu honetan, egin behar dena da:  eguneratzea, berriztea, TIC gehiago sartzea, etab.

Urte asko pasatu eta gero, hau da , gure ikaslekin, metodologiarik onenen moldatzen dena. 

 

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta konpetentziak

Deleted user -

 

Aurreko legearekin konparatuta, konpetentzien bidez proposatutako ikaskuntza egokiago,osoagoa nolabait esateko ikusten dut.Edozein arazoaren aurrean egon daitezkeen aukera guztiak balorarazi egiten zaitu, eta gero horrela topatutako irtenbideak ez dira erraz ahaztuko.

Ikaskuntza proiektuen bidez noiz edo noiz guztiok erabili dugula uste dut, beste gauza da nahita edota planifikatuta egin dugun ala ez.

Segurazki, oraingo legearekin proiektuen ikaskuntza metodorik egokiena izango da. Metodo honek ikasten duzunaren esanahia ulertzera behartzen zaitu, horrela, buruz gutxiago ikasita, edukinak hobeto barneratzen dira.

Proiektuenak ez du zertan metodo egoki bakarra izan behar, arazoen irtenbideak topatzea eskatzen duen beste edozeinek balioko luke baita ere.

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta konpetentziak

Deleted user -

1) Desberdintasun nagusiak honako hauek direla esango nuke,

     a) Heziberri 2020k oinarrizko zehar-konpetentziak eta diziplina bakoitzeko oinarrizko konpetentziak sailkatzen ditu.

     b) Heziberri 2020k konpetentzia motorra kontuan hartzen du.

2) Bai, nik proiektuetan oinarritutako ikaskuntza askotan erabili izan dut eta erabiltzen dut, baina era ezberdin batean; era gidatuago batean. Normalean nik aukeratzen d(it)ut gaia(k) eta nik proposatzen dut plangintza, baina gero ikasleek garatzen dute proiektua nahi duten bezala.

3) Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza egokia da ikaslea bera delako ikaskuntza-prozesua eraikitzen duena, irakasle eta beste klasekideen laguntzaz.

4) Bai, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza erabilgarria eta egingarria da hizkuntzak ikasteko. Aurretik aipatu dudan bezala, nik askotan erabili izan dut, baina agian interesgarria izango litzateke "ikasleek ikasi nahi dutenean" jarriko banu arreta; nik beraiek ikastea nahi dudanean baino.

5) Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza ez da bakarra; suposatzen dut beste metodologia batzuk ere integratu daitezkeela.

 

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta konpetentziak

Deleted user -

Desberdintasun nagusiak dira irakaskuntzaren ikuspuntua aldatu egin behar dala. Sistema zaharra oso teorikoa dala eta  ahalmen gehienak zapaldu egiten direla. Irakaskuntza praktikoa izan behar dala eta ikastea izan behar dala irakaskuntzren ardatz nagusia.

Irakasle askok erabiltzen ditugu proiektuak baina seguru asko ez dugu prozesu osoa betetzen ez dugulako guztiz kontrolatzen, programazioaren zama gainean daukagulako,...

Edozein kasutan, metodologia zaharra, aurreko bideo eta hainbat artxiboetan ikusi dudan moduan, ez dut uste inork erabiltzen duenik. Nik uste prozesuaren erdian gaudela eta oraindik denbora behar da metodologia funtzional eta esangurutsua lortu ahal izateko. 

Ez dut uste proiektuetan oinarritutako ikaskuntza konpetentzien araberako ebaluazioara egokitzen den metodologia bakarra denik. Nik uste metodología zaharretik ere alderdi positiboak eta esanguratsuak hartu ahal direla.

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta konpetentziak

Deleted user -

Gorputz Hezkuntza gure arloari dagokionez, aurre-pausu nabaria suposatu du lege berriak, lehen aldiz konpetentzia motorra agertzen baita, duen garrantzia onartuz eta beste arloekin parekatuz.

Ez asko, baina bai adibidez Talde Kiroletan, txapelketa bat antolatzeko Proiektuarekin. Ikasleek talde kirol bat aukeratu ondoren, kirol horren arautegia eta informazioa bilatu eta egokitu behar dute eta praktikara eraman kirol horren txapelketa bat, honek suposatzen duen guztiarekin (egutegiak eta ordutegiak, aktak, epaileak, jokalekuaren egokitzapena, materialaren kudeaketa…)

Nire ustez bideari eta talde lanari, azken emaitzari eta bakarkako lanari baino garrantzi gehiago ematen zaiolako.

Bai zalantzarik gabe.

Ez, nire ustez oso interesantea da baina ez daukagu zertan baztertu behar beste guztiak eta irakasle bakoitzak erabaki eta aukeratu beharko du une bakoitzean, bere ustez egokiena dena bere ikasleen eta ikasgaiaren ezaugarriak kontutan hartuz eta ebaluatu nahi dituen helburu edota gaitasunen arabera.

ZIG_A

Deleted user -

Honetaz egia esanda aurreko legea ez dut ondo esagutzen horrela ez dakit hobea den ezta bere debintasunak.

bai egiten dugula proietuak baina ez metodologia honetan oiarituta, behintzat ZIG gelan.

legean proposatzen duena izanten ohi da orain dan irakasteko metod berria.

Proiektuen oinarritutako ikaskuntza ebilgarria izan daitake arlo gehienetan baina denbora eta batez ere dirua behar da, behintzat Lan heziketan, handik bait nator ni.

ebaluatzeko proiektuak edo proientuetan oiaritutako ikaskuntaza izan daiteke arlo bat beste batekin edo batzuekin batera.,

Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza

Deleted user -

Nire ustez, aurreko legearekin konparatuta askoz egokiagoa iruditzen zait oraingo Konpetentzien banaketa, zeren orain ikasgai ezberdinak beraien arlo zuzena daukate eta bakoitzak bere gaian zeharkako konpetentzia guztiak garatzera bideratuta daude, honela zehatzago ebaluatu ahal izango delarik.

 

Proiektuen ikaskuntzari dagokionez, oso metoologia egokia iruditzen zait. NIk sarri askotan eraitzen dut GH-ko klaseetan eta batez ere "AKROSPORT"-eko UD-an. Beraiei informazioa lortzeko bidea erakutsi, laguntzak eman arazo ezberdinen aurrean, gidari lana eginaz, eta beraiek eramango dute aurrera beraien proiektua denbora zehatz batean zehar (fetxa/data zehatz bat jarrita), beti ere helburu jakin bat lortzeko asmoz (2 min.-ko koreografia, oinarrizko postura batzu gutxienez agertzen direlarik) baina ez dagoelarik helburu perfektu bat, bakoitzak bere bidea eta emaitza lortuko duelarik.

Oso erabilgarria eta aberazgarria da, berdinen arteko irakaskuntza lantzen delako, elkar errespetua  lortu eta talde lanean lan egitera behartuaz. Bide batez, arazoen aurrean beraiek ahalegindu behar dira soluzioak aurkitzen eta nire lana gidariaren izango zen, eta beraien lana erraztearena.

Ez dakit bakarra izango den, seguruenik gehiago be egongo dira, baina bai oso egokia dela, nahiz eta ordutegiak eta eskolako egoera, material, denbora, ... guzti hau asko mugatzen diguten.

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Deleted user -

Heziberri 2020k oinarrizko zehar-konpetentziak eta diziplina barruko oinarrizko konpetentziak sailkatzen ditu. Lehenak diziplina guztietan integratu behar dira eta diziplina guztiek ahalbidetzen dute konpetentzia horiek eskuratzea; bigarrenak diziplina zehatz baten oinarritzen dira. Bestetik, 2007ko legeak ez du sailkapenik egiten eta ez du konpetentzia motorra jasotzen.

Proiektuak bai egin ditut gelan. Baina proiektu horiek ez ditut aurreikusi arazo edo egoera bati irteera emateko. Gehienetan, helburua prozedurak lantzea izan da.

Ikaskuntza hori egokia da metodologia barrian ikaslea bera ardatz delako. Eta ardatz izate horretan, ikasleak aurretiko jakintza erabiliz, ikaskuntza-prozesu berria eraikitzen du pentsamendu kritikoa, komunikazioa eta lankidetza uztartuz.

Nik uste dut hizkuntzak irakatsi ahal direla proiektuak eginez. Kontua da, beldur garela ez dogulako guztiz kontrolatzen ikasleek ikasten dutena, ohituta gaudelako guk esaten ikasleei zer ikasi eta ebaluatzeko orduan ere uste dut galduta ibiliko ginatekeela.

Ez dakit zenbat metodologia dauden baina bakarra ez da egongo. Nire ustez, irakasle bakoitzak asmatu behar du bere metodologia. Metodologia klasiko batetik proiektuetara pasatzea ez da erraza, eta horrerarako apurka-apurka gure bidea jorratzen joan behar dugu