3. Hausnarketa

Idatzi zure gogoeta galdera hauek kontuan hartuz (5 lerrotan)

1. IKTak zer-nolako protagonismoa dute zure eguneroko lanean?

2. Zertan laguntzen dute?

3. Eragina dute ikaste prozesuan?

4. Zer-nolako eredu pedagogikoa erabiltzen duzu IKTak erabiltzerakoan?

5. Aztertu erabiltzen duzun eredu teknologiko-pedagogikoa.

ikt nere gelan

Ezabatutako erabiltzailea -

1. Ikt ak nere gelan protagonismoa du egunero.

2.Gaiak hobeto ulertzen.

3.bai, eragin ona adute.

Konstruktibista. Batez ere Piageten oinarrituta.

5.Oso ona da, baina gauza batzut hobeto erabili ahal dira eta einen egiñez lortzen da eta horretan gaude egunero saiatzen eta hobetzen.

IKTak ikasgelan

Ezabatutako erabiltzailea -

 

IKTak oso presente daude nire eguneroko lanean: apunteak moodle plataforman, ikasleek beraien lanak Drive bidez partekatzen dituzte edota bestelako aplikazio zehatzak erabiltzen ditugu. Esaterako Crocodrile zein Gimp. Ikasgaiko konpetentziak modu integralean eskuratzeko erreztasuna ematen digute. Honela bada, ikasleek beraien ikasketa prozesua modu autonomoagoan eraikitzen dute, aktiboagoak dira. Beraiek dira moodle-en egunerokoa irakurri, interneten informazioa bilatu, lanak partekatu zein moodle-era igotzen dituztenak.  

HAUSNARKETA

Ezabatutako erabiltzailea -

Egunero erabiltzen dut, batez ere: liburu eta arbela digitala, ikasgaiko blogga, Drive eta programa batzuk (Powtoon...) Oso tresnak bailiagarriak dira informazioa antolatzeko, bilatzeko eta erakargarria egiteko. Eredu pedagogiko ezberdinak erabiltzen ditut: proiektuak, ikasketa kooperatiboa, jolasak edo eredu traditionala (gehienetan). Orain arte proiektuak erakargarrienak iruditzen zaizkit, baina denbora asko sartu behar da.

Hausnarketa

Ezabatutako erabiltzailea -
  1. Egunero erabiltzen dut arbela digitala liburu digitala daukagulako eta erabiltzen dugu azalpenak emateko, zuzenketak egiteko, bideoak eta entzumenak lantzeko. Baita, interneten zalantzak edota informazioa bilatzeko.
  2. Oso lagungarria da kontzeptuak ulertzeko eta ikasleak erakartzen ditu.
  3. Nik uste dut tresna baliogarria dela baina kontutan izanda tresna bat dela, ezin du ordezkatu irakaslearen funtsezko papera.
  4. Eredu tradizionala, testu liburukoa.

IKTak eguneroko lanean

Ezabatutako erabiltzailea -

Egunero erabiltzen ditugu baliabide ezberdinak  (bideoak, internet, power point..)kirol ezberdinen eta gure arloko  informazioa jaso ahal izateko. Gure arteko komunikazioa asko errazten dute (whattsapp) eta ikas prozesuko harremanak askoz estuagoak eta eraginkorragoak izaten laguntzen dute. Batzuetan informazioa zuzenean ematen zaie, beste batzutan lana  agintzen zaie eta beraiek aurkitu behar dute gai horri buruzko informazioa gero aurkezpen bat egiteko. Zikloetan daukagun ikaslegoa apur bat berezia denez,  urtero moldaketa batzuk egin behar izaten dira ereduan. Batzuetan baliabide digitalak gehiago erabiliz, eta beste batzutan gutxiago.

 

 

Hausnarketa

Ezabatutako erabiltzailea -

Iktek protagonismo handia dute nire eguneroko lanean, ikasleen interesak haunditzera laguntzen naute. Haien ikaste prozesuan eragin inportantea daukate: edukiak hobeto ulertzeko eta hobeto barneratzeko, edozein momentutan informazioa bilatzeko. Haien autonomiarako baliagarriak izan daitezkeela erakusten saiatzen naiz.

 

hausnarketa

Ezabatutako erabiltzailea -

1- egunero erabiltzen ditut, liburua digitala delako

2- Erosoagoa da, bideoak ikus genezake, jolasak eta zuzenketak egiteko arinagoa da

3- Oso lagungarriak dira, ikasleei gaia interesgarriagoa egiten zaielako eta motibazioa pizten duela esango nuke

4-Testu liburuak berak jarraitzen duena

5- Esan dudan bezala testu liburua jarraitzen dugu, programazio jakin bat dugulako.

hausnarketa

Ezabatutako erabiltzailea -

Nik egunero powerpoint eta bideo laburrak erabiltzen ditut. Lanak bidaltzeko edo entregatzeko google-drive erabiltzen dut. "Landa" moduloan ikasleek telefonorako 2 aplikazioen erabilera ikasten dute eta astero klase ordutan erabiltzen dituzte. Ikasleak etxeko ordenagailuan kartografiarako programa bat instalatu egin behar dute lanak egiteko eta google-drivera bidali. Oso baliabide praktikoak dira eta heuren ikasketeetarako (eta formakuntzarako) ezinbestekoak. Gainera apliklazioak eta programa erabiliz hainbat ikasle gustorago lan egiten dute, erakargarriagoa egiten zaie.  

3.Hausnarketa

Ezabatutako erabiltzailea -

Nire ikasgaia informatika denez, IKT ak egunero erabiltzen ditut. Lan guztiak, IKT bidez lantzen ditugu. Tresna desberdinak erabiltzerakoan saiatzen naz ikasleak binaka ipinten lanean, Hauen motibazio haundiago bat bilatu nahiean eta tresnarekin dituzten gaitasunak konpartitzeko. 

Hausnarketa

Ezabatutako erabiltzailea -

Gorputz Hezkuntzan, nire kasuan behintzat, IKTen protagonismoa informazioa lortzen eta kudeatzen zentratzen da bereziki eta neurri txiki batean ikasleek egin behar dituzten lanen aurkezpenetan power-pointen bitartez. Moodlea ere erabiltzen dugu eta ezer gutxi gehiago

Zikloetan, nik ematen ditudan bi moduluetan, zati teorikoa erakargarriagoa egiteko eta beraien jarduna aztertzeko bideo grabaketa bitartez.

Egia esan ez nuke jakingo neurtzen zenbaterainoko eragiketa duten nire ikasleen ikaste prozesuan baina argi daukat IKTak erabiltzea tresna baliagarria suertatzen zaidala gutxienez beraien arreta eta motibazioa indartzeko.

Talde txikietan, ikasleek informazioa lortu eta kudeatu behar dute eta ondoren gelaren aurrean aurkeztu.

Beste tresna batzuk ikastea gustatuko litzaidake gelan erabili ahal izateko

Hausnarketa

Ezabatutako erabiltzailea -

1. Unitatearen euskarria da gelako kainoia, batetik, unitateen azalpenak Power Point-ean daudelako, eta bestetik, beste eratako baliabideak erabiltzea errezten duelako: dokumentalak, internetako informazio zuzena bilatzea...

2.Euskarri modura oso baliogarriak dira. Ikasleen interesari atxikituagoak daude.

3. Nire ustez, lagungarriak dira ikasleen motibazioa lantzeko, eta bide batez, landu behar dena errezago plazaratzeko.

4. Eredua irakaslea zuzendutako klasearena da, izan ere, ikasleek oso gutxitan dituzte eskura baliabideak klase orduetan. Baina kasurako, ordenadoreak erabili behar dituztenean interneta erabiliz lanak egiteko, kontsultarako e.a. ez dute behar den modura  baliabidea erabiltzen. Informazio zuzen hartu eta erantsi baino ez dute egiten.

5.Eredu pedagogikoa curriculam-i lotuta doa. Programazioa jakina landu behar da, ikasle kopuru jakin bat dago eta baliabide mugatuak ditugu. Guzti hori kontuan hartuta, irakaslearen azalpen zuzenak eta ikasleen lanak kudeatzea da eguneroko jarduera

HAUSNARKETA

Ezabatutako erabiltzailea -

IKT-ak egunero erabiltzen ditut gelan. Liburua digitala da eta edozein bideo, albiste edo dudarako internetera jotzen dugu. Ingelesa testuinguru errealan beharrezkoa da gaur egun eta internetek aukera bikaina da "real English" topatzeko.

Gainera, 1go batxillergoko ikasle guztiak Moodle plataforman matrikulatuta ditut eta horrela gelan landutako gramatika praktikatu ahal dute. Baita gelan ikusi ditugun bideoak zintzilikatzen ditut, azpitituluekin, berriro ikusteko aukera izateko.

DBH1 en Google classroom erabiltzeko asmoa daukat, batez ere birpasa ariketak egiteko.

Metodologia tradizionala erabiltzen dut baina Jonek aipatu duen bezala, IKTak dinamikoagoa eta freskoagoa bihurtzen ditu klaseak, errealagoak.

3. Hausnarketa

Ezabatutako erabiltzailea -

1. Gero eta gehiago erabiltzen ditut. Eguneroko jardueratan ordenagailua, proiektorea eta batzutan arbela digitala ere arbela tradizionala ordezkatzen.

2. Nire aldetik, erosagoa da. Bideoak, eskemak, audiaoak,.. oso tresnak erosoak dira eta gainera ikasleentzako oso erakargarriak.

3. Orokorrean lagungarriak dira eurek hobeto barneratzeko eta interesa pizteko.

4. Momentuz eredu pedgogikoa antzerakoa da nahiz eta tresneria ezberdia izan.

5. Eredua  mixtoa da. Eredua eguneratuta gaurko teknologia berriekin.

Hausnarketa

Ezabatutako erabiltzailea -

1- Gaur egun ez dut ezer erabiltzen, baina uste dut protagonismoa izan behar zuela.

2- Nahiz eta erabili ez, oso motibagarria da ikasleentzako.

3-Motibatuak egonez gero, ikasleak aktiboki parte hartzen dute.

4- Momentu honetan ezer ez.

5- Ezin dut.

IKTek freskoago eta erakargarriago egin dezakete klasea.

Ezabatutako erabiltzailea -

IKTak egunero erabiltzen ditugu: liburua arbel dijitalean ikusten dute, beraiek dutenaren berdina baina handian eta zuzenketak ere askoz bizkorrago egiten dira; Edozein zalantza daukagunean googlen zuzenean bilatzen dugu, ikusi eta ikasi; eta 3minutu gehienezko bideoak ere inoiz ikusten ditugu (entzumena lantzeko edo bideo tutorialak). IKTek klaseari freskotasuna ematen diote.

Ingelesean material ugari dagoenez, ikasleei etxean klasekoa praktikatzeko web gune probetxagarriak aurkezten dizkiet. Klasean ariketa batzuk egiten ditugu eta errepasurako orduan fitxak eman beharrean... badakite zeintzuk 2-3 webgunetara jo. Azken finean, pedagogia "tradizionala" dinamizatu edo erakargarriago egiten dute. Hala ere, lana lana da eta gauza batzuk derrigorrez ikasi behar dituzte.

3. Hausnarketa

Ezabatutako erabiltzailea -

Arbela digitala egunero erabiltzen dut arbela tradizionala ordezkatzen. Marrazketak egiteko orduan kolore ugari erabili daitezke, edozein dokumentuaren "gainean" idatzi dezakezu (word, pdf, jpg...) baina gela batzuetan smartink aplikazioa aktibatu behar duzu saioa hasten zaren bakoitzean eta denbora galtzen da horretan. Arbelaren sensibilitatea ere, ez da hoberena, eta letra ulergarria egiteko esfortzu handia egin behar da.

Bere abantailak ere, baditu, idazten duzun guztia gorde dezakezulako aurrerago edo beste saio batean bererabiltzeko, eta hori oso ondo dago.

Arbela digitala arreta gehiago deitzen du eta erakargarriagoa izan daiteke ikasleentzat ere bai.

Eredu pedagogiko berdina erabiltzen dut IKTak erabiltzerakoan eta IKTak ez erabiltzerakoan. IKT-ak irakasleak (nik) deko eskura, beraz informazio gehiago lortzeko edo bideo bat jartzeko erabili dezaket. Baina IKTak ikasketa prozesua pertsonalizatzeko eskeintzen dituen posibilitateei etekina ateratzeko, ikasle guztiek eduki beharko zuten IKTak erabiltzeko aukera edozein momentuan. Edo behintzat hori da nik uste dudana. 

 

3. hausnarketa

Ezabatutako erabiltzailea -

Gaur egun IKTak ezinbestekoak dira, baina ezin dugu ahaztu tresnak baino ez direla. Nik egunero erabiltzen ditut. Eskola orduetan ordenagailua gehiago erabiltzea gustatuko litzaidake, baina institutuan dauzkagun baliabideak direla eta hau ez da posible.

Oso lagungarriak dira oinarrizko 4 trebetasunak ( speaking, writing, listening eta reading) eta gramatika eta hiztegia lantzeko. IKTak erabiliz ikaskuntza prozesua erakargarriagoa bilakatzen da.

Erabiltzen dudan metodologia proiektuan oinarritua dago. Normalean ( banakako eta taldeko) "oral presentations"  izaten dira. Bukatzeko esan nahi dut IKTek, tresnak diren heinean, ikasleen espiritu kritikoa eta autonomia bultzatzeko balio behar dutela.

ikt protagonismoa

Ezabatutako erabiltzailea -

1-IKTek ure egunerokoan sekulako garrantzia dukate, bai informazia lortu bai hau gestionatu eta berauekin baliatuz hezkuntza askoz zabalago eta egunerokoagoa delako. Egia esan, lana egiteko, eta honetan laguntzeko ia ia egunero erabltzen ditugu, biana HF edo GH-ko irakasle naizenez, klase praktikoak aurrera eramateko ez dut normalean medio teknologiko berririk erabiltzen.

2-IKTen erabilpenak, informazio askoz handia bildu, material egokiago lortu eta metodo edo klaseak emateko modu ezberdinen ezagutza errazten digute.

3-Bai, ez hainbeste arlo praktikoan baina bai arlo teoriko edo ezagutza arloan, eta honetan aurreatu ezgero, honek eragin zuzena dauka klase praktikoak aurrera eramaterakoan.

4-Normalean ez dut IKT-en erabilpena zuzena egiten beraiekin, baina erabili dudanean talde lanean eta aurkezpenak egiteko erabili izan dut, askoz motibagarriagoak bihurtuz arlo teorikoko klaseak.

5- Azterketa ez dakit oso erreala den, eta gainera bai nahiko nuke GH-ko ikasgairako ze metodo edo lan egiteko modu proposatu daitezkeen ezagutzea, beti ere nire  prioritate handiena ikasleak martxan jartzea dela (ez bai dute asko eta askok inolako mugimendurik egiten beraien bizi sedentarioan)

Hausnarketa.

Ezabatutako erabiltzailea -

 

IKTak egunero erabiltzen ditudan tresnak dira, nire ikasleen ezaugarriak direla eta,asko sakondu gabe, ezagupen konkretuak irakasteko erabiltzen ditut.

IKTak erabiliz ikasteko prozesua erakargarriagoa izan daiteke, eta hori nire ustez ez da gutxi...

Bestetik ikasleen autonomiarako eta bizitzarako tresna bezala oso erabilgarriak izan daitezke.

Eragin positiboa badutela uste dut, ikasterako motibazioa areagotuz eta aldi berean kontzeptuak barneratzeko erreztasun gehiago sortuz.

Erabiltzen dudan eredu pedagogikoa ezagupen arabera aldatu egiten dut , lortu nahi dudan emaitzaren arabera.

Hausnarketa

Ezabatutako erabiltzailea -

Nahiko eragin handia dauka IKTak egueroko zereginetan, batez ere material didaktikoaren eskuratzean,edukiak barneratzeko eta hurbiltzeko eta ikasleei lanak eskatzeko. Tresna horien bidez apunteak (ez daukagu libururik) eskuratzen dituzte ikasleek, eta gainera material hori saioz saio, (egin beharra garatzen dtugun heinean) osotzen eta aberasten doaz, bakoitzak bere dokumentua jorratuz. Ez naiz beste ezertan aritzen.

Nire kasuan bideoak eta haien azterketa/analisiak lagungarriak dira irudi eta kontzeptuak errealitatean ikusteko. Ikasleen lana ere baieztatzeko erabiltzen ditut. Bi orduko saioak izatera, IKTak aukera ematen dit alde batetik saioa motibagarriagoa izaten, eta bestetik zeregin luze eta konplexuagoak aurkezten (nahiz eta oso ondo ez aprobetxatu). Aurrerago, gutxienez curriculumeko gai bi proeiekuen bidez garatzeko asmoa daukat. Ez daukat esperietziarik eta ikastea nahi nuke.

IKTak zer-nolako protagonismoa duen

Ezabatutako erabiltzailea -
  1. IKTak zer-nolako protagonismoa dute zure eguneroko lanean?Lanbide heziketan eta erdi mailako natur jardueretan hain zuzen, protagonismo handia hartzen dabe teknologia berriek.
  2. Zertan laguntzen dute?Zertan laguntzen duten baino, ezinbestekoak egiten zaizkigu naturan ibiltzeko. Bide berriak ezagutzeko edo eta momentu guztietan ikasleak non dauden jakiteko…
  3. Eragina dute ikaste prozesuan?Bai, guztiz lagungarriak bait dira.
  4. eta 5.Zer-nolako eredu pedagogikoa erabiltzen duzu IKTak erabiltzerakoan?  Aztertu erabiltzen duzun eredu teknologiko-pedagogikoa.Ikasi beharreko programaren arabera, martxan jartzeko oinarrizko informazioa irakaskuntza zuzenaren bidez ematen diet, baina ondorengo lana beraien kabuz erabili eta arazoak konpontzean zentratzen da. 

Hausnarketa

Ezabatutako erabiltzailea -

1º. IKTak protagonismo gutxi dauka nire egunroko lanean.

2º Ez da laguntza haundia.

3º Bai eragin haundia dute ikaste prozesuan baina konkrtuki AAT.en ez.

4º Galdera hau ez dut ondo ulertzen.

5º Ematen dizket proiektu batzuk egiteko eta poliki poliki gure laguntzaz ba doaz egiten

IKT

IR Ana Belen Vega Badiola -

Nire eguneroko jardunean IKTak protagonismo handia dute, arazorik handiena izanik institutuan ditugun baliabideak eskasak direla. Dudarik gabe horiek motibazioa pizten dute, inklusibitatea eta ikasleen erritmo desberdinak errazten dute, bai bakarkako bai kolaboraziorako jarduerak egiteko aukera ematen dute, mundua klasera ekartzen dute eta klasea mundura zabaltzen dute, lankidetza proiektuetan parte hartzeko aukera ematen dute,.. Abantailak asko dira eta ikaste prozesua hobetzen dute, batez ere, metodologia egokia denean eta ikaslearengan zentralizatutako batean aritzen bagara. Orokorrean erronkak planteatzen ditut eta gehien erabiltzen dudan metodologia Proiektuetan Oinarritutako Irakaskuntza da. Nire ikasleek pozik eta motibatuta ikasten dute eta nik ere proiektu bakoitzarekin hainbat gauza ikasten ditut. Argi dago IKTak tresnak baino ez direla, eta ez dute beti dauden arazo guztiak konpontzen, "mirariak" egiten dituzte, baina ez beti!

Hausnarketa: IKTak

Ezabatutako erabiltzailea -

IKTek gero eta protagonismo handiagoa dute eguneroko lanean. Ikasleak etorkizunerako hezteaz gain, motibazioa pizteko ere baliagarriak dira eta ondo erabiliz gero, informazio-iturri oparoa dira. Ikaste prozesuan badaukate eragina, nire ustez edukiak barneratzen laguntzen dute eta ikasleen arteko lan kooperatiboa bultzatzeko ere lagungarri dira. Nik, normalean IKTak erabiltzen ditudanean edukien barneratze prozesua erraztea bilatzen dut eta bestetik ikasleei bitarteko hauek euren autonomiarako baliagarri direla erakusten saiatzen naiz. Azkenik, uste dut  IKTek ikasleen izpiritu kritikoa lantzeko eta euren pentsamendua borobiltzen joateko balio behar dutela