1.Sare Hezkuntza: eraldaketa teknologiko-pedagogikoa

sare

"Eskola 2.0 programa izan da azken urte hauetan (2009 geroztik) IKTn uztarketa estrategiko honen sustatzaile nagusia, ikastetxeetan. Nahiz eta irakasle orok behar-beharrezkotzat hartzen duen teknologia digitalaren uztarketa, gero irakas-ikaskuntza prozesuen emaitzetan eragin eskasa ari da behatzen. Ikerketek hala adierazten dute behintzat. Hobekuntza ez da IKTen erabilerarekin bakarrik gertatuko, ezinbestekoa da burutzen diren jardueren justifikazio pedagogikoaz hausnartzea eta ikasteko metodologia eraldatzailearen bidetik lan egitea. Horrela, Heziberri 2020-ren hezkuntza eredu pedagogiko berriak eskaintzen duen andamiaje metodologikoa funtsezkoa gertatuko da aurrerantzean, baliabide digitalen erabilerarako eta irakasleen formazio ekintzetarako".

(EAEko Hezkuntza Sistema Hobetzeko Plana. Bikaintasunerantz ekitatean oinarrituta. 2016ko martxoa. Heziberri 2020)

ETA ZUK ZER USTE DUZU? BEHARREZKOA DA ERALDAKETA TEKNOLOGIKO-PEDAGOGIKOA? Gehienez 10 lerrotan

Eraldaketa teknologiko-pedagogikoa?

Ezabatutako erabiltzailea -

Zuetako askok eta askok esandakoarekin bat nator. Teknologia eta pedagogia ente bakarra moduan baino independenteak diren baina hainbatetan eskutik doazen errealitateak direla esango nuke. Hezkuntza pedagogian oinarritzen dela zalantzarik ez, beronen aldaketa premiazkoa da. Egungo gizartean aske eta konpetente izateko gizabanakoak hezi nahi baditugu eskolak teknologiei ezin lepoa eman ordea.Teknologia baliabide pedagogiko legez erabili behar dugu, lana errazteko eta osotzeko tresna bezala. Honenbestez gakoa betikoa da, nola erabili? Pedagogiak teknologia dakar baina teknologiak pedagogia ez.

eraldaketa teknologiko-pedagogiko

Ezabatutako erabiltzailea -

Teknologia digitala gure artean heldu da sustraitzeko eta garatzeko. Beraz, ezin diogu bizkarra eman eta bazter batean utzi ikaskuntzan gure bizitzako beste esparru guztietan erabiltzen dugunean. Dena den, ados nago diotenekin ikaskuntza prozesua berrizteko ez dela hainbeste izugarrizko eraldaketa teknologikoa behar pedagogikoa baino. Teknologia gure ikas-prozesuan erabili behar da guri laguntzeko baina ez da zertan izan behar oinarria edo ezin besteko faktorea; behar dena eraldaketa pedagogikoa da. Dena den, eraldaketak pausoz pauso egin beharko zirelakoan nago.

BEHARREZKOA DA ERALDAKETA TEKNOLOGIKO-PEDAGOGIKOA?

Ezabatutako erabiltzailea -

Derrigorra da eraldaketa hau. Ezinbestekoa da teknologia berriak ikas irakas prozesuaren parte izatea,

Aldi berean derrigorrezkoa da metodologiak aldatzea ere.

Informazioa ikastetik, nahi dugunean eskura izatera pasatu gara, eta honek hausnarketa bat eskatzen du irakas- ikas prozesuan.

Teknologia berrien bidez, klik batekin informazio guztia izan dezakegu... beraz, beharrezkoa da  informazio horren erabilerari buruzko metodologia berriak bilatzea.

Beharrezkoa da eraldaketa teknologikoa?

Ezabatutako erabiltzailea -

Nire ustez bai, argi dago eraldaketa teknologiko-pedagogikoa beharrezkoa dela. Teknologiaren garapenak gizartea aldatu du eta era berean, ikaskuntza-irakaskuntza prozesua. Gaur egungo tresna eta baliabide digitalak hezkuntza eremuan erabili beharko genituzke  gure eguneroko bizitzan erabiltzen ditugu bezala. 

Eraldaketa teknologiko-pedagogikoa

Ezabatutako erabiltzailea -

Ados nago Jonek esndakoarekin. Argi dago teknologien erabilera ikasgeletan beharrezkoa dala, eta gehiago kontutan izanda teknologiaren garapenak daroien abiadura, Garapen honek eguneratuta egotera behartzen gaitu baina holan ta guzti, aldaketa nagusia arlo pedagogikoan  dagoela uste dot. Irakasteko erak aldatzea da beharrezkoa nire ustez. Teknologiak azken batean tresna edo baliabide bat dira bide hori egiten laguntzeko.  

Eraldaketa teknologiko-pedagogikoa

Ezabatutako erabiltzailea -

Argi dago eraldaketa teknologiko-pedagogikoa guztiz beharrezkoa dela. Hezkuntza aldatzen doa eta tresna digitalak baliabide ezin hobeak dira ikaskuntza irakaskuntza prozesuan aldaketa hori lortzeko.

Gure ikasleek, egunero teknologia berriak erabiltzen dituzte eta erabilpen hori geletara eraman beharko genuke.

Eraldaketa PEDAGOGIKOtik TEKNOLOGIKOra.

Ezabatutako erabiltzailea -

Nire ustez garrantzi eta beharrizan handiagoa dago aldaketa pedagogikoan teknologikoan baino. Teknologiak eguneroko bizitzaren parte ditugu eta gelatan izan behar ditugu tresna bezala, baina benetako iraultza irakasteko moduan dago: ikasle gehienak OSO pasiboak dira (eman materia eta ikasi), jakinmin gutxi daukate. Irakaslea orojakile bezala daukate ikasgai bakoitzeko edo horrela behar lukeela uste dute eta eskatutakotik kanpo gutxi. Ekintzaile bihurtu behar ditugu, irakaslearen rola motibatzaile bihurtu, proiektuka, arazo egoeretan lan egin, esfortzua eta konstantzia baloratu emaitza baino gehiago... LAN ASKO eta ALDAKETA handiak datoz.  

Eraldaketa Teknologiko -Pedagogikoa

Ezabatutako erabiltzailea -

Ez, Espezifikatu behar da  zein da galdera honen zentzua. Teknologia berez ez da pedagogikoa. Teknologiaren erabilerak ez du derigorrez esan nahi aldaketa pedagogiko bat dakarrela lotuta. 

Eraldaketa teknologiko pedagogikoa

Ezabatutako erabiltzailea -

Gizartean teknologiak duen garrantzia ikusita, ezin diogu lepoa eman. Gelan teknologia ezberdinak erabiltzea ikasleak motiba ditzake, dena den ez da nahikoa horrekin; metodologia aldaketa batekin lotuta ez badoa, anekdota utzea  geldituko da.

Beharrezkoa da eraldaketa teknologikoa?

Ezabatutako erabiltzailea -

Eraldaketa teknologikoa behar- beharrezkoa ikusten dut,  horrekin batera aldaketa metodologikoa ere egon behar da, batez ere ikasleak motibatzeko.

Alde batetik, hau lortzeko, gure prestakuntza teknologikoa ( batez ere nirea) egunean egon behar da. Bestetik zentoetako materiala ikasle guztientzako eskura izateko aukera egon behar da. Zentro publikoetan ikasle mota guztiko daukagu eta batzuetan ez dute aukera ordenagailua etxean pizteko.

beharrezkoa da eraldaketa tegnologikoa ' ,

Ezabatutako erabiltzailea -
  • Bai, ni ere ados nago, tegnologia berriak ikasgeletan sartu behar ditugula, noski, gizartea aldatzen dagoen einean ,eta hori argi dago, gainera gero eta azkarrago, dijoa tegnologia, ezin dugu, gelditu,bestela atzean geratuko gara, orain ez gera txoratu behar,esku lanak,garatu, eta batez ere, pentzatzen erakutzi behar diegu gure ikasleei,eta tegnologia egoki erabiltzea.

Beharrezkoa da eraldaketa teknologiko-pedagokikoa?

Ezabatutako erabiltzailea -

Eraldaketa teknologiko-pedagogikoa guztiz beharrezkoa dala iruditzen zait. Gaur egungo gure hezkuntza eredu pedagogikoak eraldatu premian daude eta horretarako baliabide digitalak ezinbestekoak dira.

Teknologia digitala beraz premiazkoa da baina errealistak izanda oraindik horretarako baliabide pedagokikoak eskasak dira. Alde batetik eskola publikoak ez daudelako hain ondo hornituta eta beste alde batetik eskola publikoan ditugun ikasleak era guztietakoak direlako eta batzuetan beste mota bateko atenzioa behar dutelako, teknologia digitalaren ordez.

Eraldaketa teknologiko-pedagogikoa beharrezkoa da?

IR Ana Belen Vega Badiola -

Eskola munduarekin batera joan behar da, dudarik gabe. Beraz, mundu teknologiko honetan ezinbestekoa da teknologia erabiltzea, bestela oso arrotza geratuko litzateke gure eguneroko jarduna.

Lehenengo pausua teknologia gelara hurbiltzeko Eskola 2.0. izan zen. Denok zoratuta geunden ordenagailuak klaseetan sartzeko, hala edo nola, material egokirik gabe, pentsatu barik "artefakto" horien erabilpen pedagogikoa. Eta zerbaitetareko erabiltzen genuenean, betiko liburu, proiektore edo materielen moduan erabiltzen genituen teknologiak. Asuntua zen teknologiak sartzea, inongo formazioarik gabe kasu askotan, gure kabuz ikasita "artefakto" horien erabilpena. Hori bai, beharrezko prestakuntza eta material didaktikoak jaso baino lehen, "ikasle bakoitzak bere ordenagailua zuen" (Eskola 2.0-ko leloa). Teknologia ikaskuntzaren zerbitzura dagoen tresna baino ez dela kontuan izan barik, eta pedagogiaren rolaren garrantzia ahazturik.   

Orain ematen du Heziberrin aldaketa dator planteamentu didaktikotik. Konturatu dira baliabide digitalak ekartzen duten berrikuntza eraldaketa metodologikoan dagoela oinarrituta. Beraz, tresna horiek eskura izateaz gain, horrek kalitatezko formazioa ekarri behar du irakasleentzat bai metodologia arloan bai teknologia arloan.  

 

Beharrezkoa da eraldaketa teknoligiko-pedagogikoa?

Ezabatutako erabiltzailea -

Somatzen dut eraldaketa teknologiko-pedagogikoak, besteak beste, ezinbesteko eginbehar bati erantzuten diola: irakasteko metodologia berritzaileak aplikatu ahal izatea. Biak eskutik datoz, eta ez dute atzera bueltarik. Heldu dira, eta geratzeko asmoz gainera.

Metodologiaren aldaketa da gakoa, eta eraldaketa teknologikoak metodologiaren mesederako tresna eta baliabide izan beharko luke. Batzuetan teknologiaren adierazpenetan eta "app"-tan jartzen dugu arreta, eta norabidea galtzen dugu.

Ezin dugu alde batera utzi komunikazio moduak eta bideak betiko aldat direla teknologia eskutik, eta ikasteko prozesuak ezin du beste alde batera begiratu. Erabili beharko ditugu, nola ez, teknologiek eta joera berriek erakusten dizguten bideak, giro eta baliabide aproposak eta egokiak eskaintzen dizkigutelako.

Hor da bada, nire ustez, erronka: ikas-irakaste prozesuari metodologia berrien erabilera eranstea, baliabide eta trebezia teknologikoez baliatuz, baina teknologiaren sasibidean galdu barik. Prozesuaren aragile garenok nahitaezko eguneratzea egin beharko dugu erronkari heltzeko.

Helburuak, antza, merezi du: ikastea prozesu eragingarria eta osoa izango baita.

ERALDAKETA TEKNOLOGIKO-PEDAGOGIKOA

Ezabatutako erabiltzailea -

Behar-beharrezkoa da eraldaketa teknologiko-pedagogikoa, ez dago ezetz esaterik.

Hala ere, ezinbestekoak lirateke baldintza batzuk betetzea. Batetik, teknologia berrien tresnak hezkuntza-komunitate guztion esku egon behar ziren. Egunero hauen erabilpena ekartzen dituen oztopoak sahiestuz. Ezinbestekoa da ere, tresna berri hauen erabilpenean formakuntza sakonaz hornitzea.

Bestetik, teknologi berriaren ezarpenak ez du berak, soil-soilik, eraldaketa pedagogikoa ekarriko. Hezkunzta komunitateak bere oinarri pedagogikoen hausnarketa sakona gauzatu beharko luke, teknologia berriak eta gainontzeko tresnak, hezkuntzaren zergatiaren mende egon daitezen eta ez aldrebes.

Eraldaketa teknologiko-pedagogikoa

Ezabatutako erabiltzailea -

Nire ustez, teknologian oinarritutako eraldaketa pedagogikoa behar dugu. Hau da, teknologia ez da helburua izan behar, bide bat baizik.

Ezin dugu ahaztu gizarte digital batean bizi garela, baina era berean, oker egongo ginateke teknologiak eta euren kontsumoa helburu bat direla pentsatzerakoan. Teknologiak, gure beharrak lortzeko (hezkuntza gure kasuan) bide bat izan behar dira, beraz teknologiek helburuak lortzeko bidea oztopatzen badute, edo helburua bera bihurtzen badira, edo mugitzen garen eremuan desberdintasun sozialak sortzen dituzten bezain pronto, hauen erabilera birplanteatuko beharko genuke.

ERALDAKETA TEKNOLOGIKO-PEDAGOGIKOA

Ezabatutako erabiltzailea -

Gaur egun eraldaketa pedagogikoa, teknologikoarekin eskutik joan behar da. Nire kasuan duela urte batuzk Lanbide Heziketara heltzearekin batera piztu zitzaidan aldaketa pedagogiko-teknologiko baten beharra. Aurretik erabilitakoak ez zuen balio. Ikasleak lan mundurako prestatzea helburu, apunte edota saio-errezetekin ez zan nahikoa. Horragatik beste bide batzuk jorratu ditut. Baina halere, aurreko hitzaldia ikusi ta gero neure mugez eta egiteko daukadan bide luzeaz ohartarazi naiz. 

Eraldaketa teknologiko-pedagogikoa

Ezabatutako erabiltzailea -

Eraldaketa teknologiko-pedagogikoa ezinbestekoa dugu.

Edozein kasutan, oreka mantendu behar dugu eta gure formakuntza (teknologian zein pedagogian) aurrera joaten den heinean aplikatuko dugu.

Mundua aldatu egin da,eta,  horrekin lotuta, irakaskuntza eremuan aldaketa izugarriak sortzen ari dira azkeneko urteotan (eguneroko jardueratan ordenagailuak, tabletak,...) baina, seguru asko, pedagogia arloan oraindik formatzea falta zaigu.

Asuntua da: nola gauzatuko dugu teknologiari buruz dakiguna klase barruan gure ikasleek behar duten formazioa jasotzeko? Eta bigarren puntu bat: orain arte erabili dugun "formazio" kontzeptua mantendu behar dugu?

Azken bolada honetan horrelakoak entzuten dira: Irakaslea ez da beharrezkoa , ikasleek eurek bakarrik egin ahal dute teknologiari esker, Schools are we know now are obsolete, La ausencia del profesor potencia la creatividad, imagination is more important than knowledge.

Honi jarraituz, gure rola ez dala orain arte izan duguna. 

Eraldaketa teknologiko-pedagogikoa

Ezabatutako erabiltzailea -

Javik esan duen moduan, Hezkuntza zerbait aktiboa denez, modu batean edo bestean etengabeko eraldaketak eskatzen ditu. Gaur egun teknologia berrien garrantzia eta potentziala uka ezina da eta ondorioz, Hezkuntza komunitatea osatzen dugun denok bere erabilpen metodologikoaz jabetu eta baliatu beharko ginen, ahaztu gabe nire ustez, tresna edo bide bat dela ikaskuntza-irakaskuntza prozesu konplexuan aurrera egiteko eta ez azken helburua edo helmuga.

Eraldaketa teknologiko-pedagogikoa

Ezabatutako erabiltzailea -

Eraldaketa teknologiko-pedagogikoa beharrezkoa da. Hezkuntza ez da estatiko dagoen zerbait, aldatuz doa, eta aldatuz doan heinean pedagogikoki aldaketak izatea zentzuzkoa dela uste dut.

Nire ustez teknologiko-pedagogiko binomio honetan pedagogikok teknologikok baino garrantzi handiagoa dauka. Hezkuntzan urte batzuk lanean dihardugunok, teknologia aldatu dela ikusi dugu. Ordenagailuak, arbela digitala, tabletak, etab. erabiltzen hasi gara, baina askotan erabileran geratu gara. Hau da, tresna horiek bitartekoak dira eta guk helburu bezala jarri ditugu. Erabiltzearekin konformatu gara, hausnartu barik ia benetan ezertan laguntzen diguten gailu hauek, edo lagundu beharrean klasea oztopatzen diguten.

Nik uste dut oraindik bide luzea falta zaigula teknologia digitala pedagogiaren esanetara jartzeko

BEHARREZKOA DA ERALDAKETA TEKNOLOGIKO-PEDAGOGIKOA

Ezabatutako erabiltzailea -

Bai, nire ustez, guztiz baliagarria eta erabilgarria da teknologia berrien erabilera hemendik aurrerako eguneroko eta hezkuntza metodologian. Gure kasuan, GH irakasle naizen aldetik, teknologiaren erabilera egunerokotasunean nahiko zaila suertazen zaigu baina bai lanak eskatu eta baita informazio ezberdina erakutzi eta bilatzeko orduan guztiz erablgarria eta ezinbestekoa da.

Beste irakasgaietan, teknologia berrien erabilera errazagoa dela iruditzen zait, eta gehiago gaur egunean bai editorial ezberdinek argitaratzen dituzten kuaderno digitalekin zein interneten erabilerarekin, eta benetan berdinen arteko irakaskuntza eta elkarlanean askoz gehiago barneratzen dute.

 

besterik barik hau da nire hausnarketa laburra.