2. Foroa

BIDEOAK

BIDEOAK

Deleted user -
Number of replies: 0

1. bideoa:

Laburbilduz egungo eskola aztertzeko geldiunea egin behar dugula benetan beharko lukeen funtzioa betetzen ote duen pentsatzeko. Nondik gatozen badakigu, non gauden baita baina ez dakigu biharko gizartea zer nolakoa izango den. Honenbestez umeek berezkoa duten ikasteko gaitasuna gauzatzeko egoerak sortu behar ditugu hezitzaileok.

"No se trata de hacer que el aprendizaje ocurra. Se trata de que suceda".

Gure ikasgaiaren kasuan (teknologia) ikasleei egoera bat aurkezten zaie eta horretatik abiatuta ikasleek beraiek sortzen dute ikaskuntza prozesua, hasieratik amaierara.

4. bideoa:

Ildo beretik jarraituz, umeei egoera esanguratsua eskaintzean, ezaugarri egokia duen kontestua, beraien onena emateko irrikitan egoten direla.

"...pero el peor legado que podemos dejar a nuestros niños son las mentiras".

Umeek ikusi hutsarekin izugarri ikasten dute. Are gehiago nerabezaroan esaten eta egiten dugunaren arteko koherentziari inoiz baino tentu handiagoz erreparatzen diote. Honenbestez gu geu ere benetakoak izaten saiatu behar gara, eredu.

5. bideoa:

Bideo honek gizartean oraindik dihardun deskonpetsazio bati heltzen dio. Arazo beraren aurrean generoaren araberako erantzuna jasotzen dugu, salbuespenak salbuespen.

" Socializar para estar cómodas con la imperfección".

Oraingoan ere ikasgelan etengabe landu beharrko arloa dugu hau. Hezitzaile moduan beraien jarrera eta komentarioei adi egon beharra daukagu. Tailerrean taldeka, lanean lasai aritzen direneko kontestuan sarri gizartean diharduten esaldiak botatzen dituzte neska zein mutilek eta guk etengabe horiek jaso eta ulertarazi behar diegu esandakoak duen eragina albokoarengan.