6. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta konpetentziak

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta konpetentziak

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta konpetentziak

Deleted user -
Number of replies: 0

Aurreko legearekin konparatuz irakasle-ikasleen rolak aldatzen doaz. Geroz eta gehiago irakaslea gidari bihurtzen da eta ez oro-jakile eta ikasleak dira protagonistak, ezin dira pasibo gelditu. Marko teorikoago batetik, praktikoago batera goaz. Ikasgaiak isolatuta irakastea gero eta arraroagoa izango da. Konpetentziak lantzeko eta proiektu bidez, ikasgai ezberdinetako irakasleek bat egiteko proposamenak izango bait dituzte.

Nik proiektutxoak egitea gustoko dut ikasleekin, izan ere beraiek praktikan jartzen dute ikasitakoa eta interesgarri iruditzen zaien informazioa aurkitzen dute gai ezberdinei buruz (beti ere arloari lotuta). Azken 3-4 urteetan beti egin ditut mini-proiektutxoak ikasleekin. Ikasten ikasten dute. 

Hala ere, ni ez naiz proiektu soiletan oinarritutako irakaskuntzaren aldekoa. Nire ustez, gutxinaka joan behar da aldeketa eginez. Orain arte erabilitako metodologia guztiak ez dira txarrak, klase majistralak ere derrigorrak dira batzutan (bideo tutorial bidez edo irakasleak emanda); metodologi ezberdinak ikustea eta ikasteak ikasleak entretenitu egiten ditu eta gero proiektuetatik ikasitakoa gehiago baloratu..