2. Foroa

Bideoak

Bideoak

Deleted user -
Number of replies: 0

Ikusi ditudan bideoengandik konklusio honetara heldu naiz: ikas-prozesuan garrantzitsuagoa dela gure interesa eta ausardia elikatzea (hau da, prozesuari emango genioke indar gehiago) azterketan emaitza onak ateratzea baino. Horrela ikusi dut Reshma Saujarren bideoan: berak ez zuen lortu politikan arrakasta (emaitza izango zen) baina prozesu horrek (kongresista bihurtzea saiatzeak) irakatzi zion bizitzan beste ikuspegi ezberdina edukitzen. Ados nago gogoeta honekin baina uste dut emaitza ere oso garrantzi handia duela gure gizartean eta ikas-prozesuan kontutan eduki behar dugula. Beraz, eraldaketa pedagogikoan ezin dugu kendu baizik eta gehitu eta moldatu. Azken urte hauetan, prozesuari ematen ari gara behar den beste inportantzia baina falta dena da moldatzea prozesu hori lehen aipatu dudan interesa eta ausardia pizteko ikasleengan bere bizitzarako emaitza ona horiek erabilgarriak izateko une guztietan.

Hau izango zen aukeratu dudan esaldia: "Ez naiz inperkekzioaren beldur". Emakumeok irakatsi digute "perfektak" izatea eta, hori dela eta, ez gara ausartzen porrotaren beldurragatik.