6. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta konpetentziak

Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza

Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza

Deleted user -
Number of replies: 0

Nire ustez, aurreko legearekin konparatuta askoz egokiagoa iruditzen zait oraingo Konpetentzien banaketa, zeren orain ikasgai ezberdinak beraien arlo zuzena daukate eta bakoitzak bere gaian zeharkako konpetentzia guztiak garatzera bideratuta daude, honela zehatzago ebaluatu ahal izango delarik.

 

Proiektuen ikaskuntzari dagokionez, oso metoologia egokia iruditzen zait. NIk sarri askotan eraitzen dut GH-ko klaseetan eta batez ere "AKROSPORT"-eko UD-an. Beraiei informazioa lortzeko bidea erakutsi, laguntzak eman arazo ezberdinen aurrean, gidari lana eginaz, eta beraiek eramango dute aurrera beraien proiektua denbora zehatz batean zehar (fetxa/data zehatz bat jarrita), beti ere helburu jakin bat lortzeko asmoz (2 min.-ko koreografia, oinarrizko postura batzu gutxienez agertzen direlarik) baina ez dagoelarik helburu perfektu bat, bakoitzak bere bidea eta emaitza lortuko duelarik.

Oso erabilgarria eta aberazgarria da, berdinen arteko irakaskuntza lantzen delako, elkar errespetua  lortu eta talde lanean lan egitera behartuaz. Bide batez, arazoen aurrean beraiek ahalegindu behar dira soluzioak aurkitzen eta nire lana gidariaren izango zen, eta beraien lana erraztearena.

Ez dakit bakarra izango den, seguruenik gehiago be egongo dira, baina bai oso egokia dela, nahiz eta ordutegiak eta eskolako egoera, material, denbora, ... guzti hau asko mugatzen diguten.