3. Hausnarketa

Hausnarketa

Hausnarketa

Deleted user -
Number of replies: 0

1. Unitatearen euskarria da gelako kainoia, batetik, unitateen azalpenak Power Point-ean daudelako, eta bestetik, beste eratako baliabideak erabiltzea errezten duelako: dokumentalak, internetako informazio zuzena bilatzea...

2.Euskarri modura oso baliogarriak dira. Ikasleen interesari atxikituagoak daude.

3. Nire ustez, lagungarriak dira ikasleen motibazioa lantzeko, eta bide batez, landu behar dena errezago plazaratzeko.

4. Eredua irakaslea zuzendutako klasearena da, izan ere, ikasleek oso gutxitan dituzte eskura baliabideak klase orduetan. Baina kasurako, ordenadoreak erabili behar dituztenean interneta erabiliz lanak egiteko, kontsultarako e.a. ez dute behar den modura  baliabidea erabiltzen. Informazio zuzen hartu eta erantsi baino ez dute egiten.

5.Eredu pedagogikoa curriculam-i lotuta doa. Programazioa jakina landu behar da, ikasle kopuru jakin bat dago eta baliabide mugatuak ditugu. Guzti hori kontuan hartuta, irakaslearen azalpen zuzenak eta ikasleen lanak kudeatzea da eguneroko jarduera