6. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta konpetentziak

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Ezabatutako erabiltzailea -
Erantzun kopurua: 0

Heziberri 2020k oinarrizko zehar-konpetentziak eta diziplina barruko oinarrizko konpetentziak sailkatzen ditu. Lehenak diziplina guztietan integratu behar dira eta diziplina guztiek ahalbidetzen dute konpetentzia horiek eskuratzea; bigarrenak diziplina zehatz baten oinarritzen dira. Bestetik, 2007ko legeak ez du sailkapenik egiten eta ez du konpetentzia motorra jasotzen.

Proiektuak bai egin ditut gelan. Baina proiektu horiek ez ditut aurreikusi arazo edo egoera bati irteera emateko. Gehienetan, helburua prozedurak lantzea izan da.

Ikaskuntza hori egokia da metodologia barrian ikaslea bera ardatz delako. Eta ardatz izate horretan, ikasleak aurretiko jakintza erabiliz, ikaskuntza-prozesu berria eraikitzen du pentsamendu kritikoa, komunikazioa eta lankidetza uztartuz.

Nik uste dut hizkuntzak irakatsi ahal direla proiektuak eginez. Kontua da, beldur garela ez dogulako guztiz kontrolatzen ikasleek ikasten dutena, ohituta gaudelako guk esaten ikasleei zer ikasi eta ebaluatzeko orduan ere uste dut galduta ibiliko ginatekeela.

Ez dakit zenbat metodologia dauden baina bakarra ez da egongo. Nire ustez, irakasle bakoitzak asmatu behar du bere metodologia. Metodologia klasiko batetik proiektuetara pasatzea ez da erraza, eta horrerarako apurka-apurka gure bidea jorratzen joan behar dugu