3. Hausnarketa

IKTek freskoago eta erakargarriago egin dezakete klasea.

IKTek freskoago eta erakargarriago egin dezakete klasea.

Deleted user -
Number of replies: 0

IKTak egunero erabiltzen ditugu: liburua arbel dijitalean ikusten dute, beraiek dutenaren berdina baina handian eta zuzenketak ere askoz bizkorrago egiten dira; Edozein zalantza daukagunean googlen zuzenean bilatzen dugu, ikusi eta ikasi; eta 3minutu gehienezko bideoak ere inoiz ikusten ditugu (entzumena lantzeko edo bideo tutorialak). IKTek klaseari freskotasuna ematen diote.

Ingelesean material ugari dagoenez, ikasleei etxean klasekoa praktikatzeko web gune probetxagarriak aurkezten dizkiet. Klasean ariketa batzuk egiten ditugu eta errepasurako orduan fitxak eman beharrean... badakite zeintzuk 2-3 webgunetara jo. Azken finean, pedagogia "tradizionala" dinamizatu edo erakargarriago egiten dute. Hala ere, lana lana da eta gauza batzuk derrigorrez ikasi behar dituzte.