3. Hausnarketa

3. Hausnarketa

3. Hausnarketa

Deleted user -
Number of replies: 0

Arbela digitala egunero erabiltzen dut arbela tradizionala ordezkatzen. Marrazketak egiteko orduan kolore ugari erabili daitezke, edozein dokumentuaren "gainean" idatzi dezakezu (word, pdf, jpg...) baina gela batzuetan smartink aplikazioa aktibatu behar duzu saioa hasten zaren bakoitzean eta denbora galtzen da horretan. Arbelaren sensibilitatea ere, ez da hoberena, eta letra ulergarria egiteko esfortzu handia egin behar da.

Bere abantailak ere, baditu, idazten duzun guztia gorde dezakezulako aurrerago edo beste saio batean bererabiltzeko, eta hori oso ondo dago.

Arbela digitala arreta gehiago deitzen du eta erakargarriagoa izan daiteke ikasleentzat ere bai.

Eredu pedagogiko berdina erabiltzen dut IKTak erabiltzerakoan eta IKTak ez erabiltzerakoan. IKT-ak irakasleak (nik) deko eskura, beraz informazio gehiago lortzeko edo bideo bat jartzeko erabili dezaket. Baina IKTak ikasketa prozesua pertsonalizatzeko eskeintzen dituen posibilitateei etekina ateratzeko, ikasle guztiek eduki beharko zuten IKTak erabiltzeko aukera edozein momentuan. Edo behintzat hori da nik uste dudana.