3. Hausnarketa

IKT

IKT

IR Ana Belen Vega Badiola -
Number of replies: 0

Nire eguneroko jardunean IKTak protagonismo handia dute, arazorik handiena izanik institutuan ditugun baliabideak eskasak direla. Dudarik gabe horiek motibazioa pizten dute, inklusibitatea eta ikasleen erritmo desberdinak errazten dute, bai bakarkako bai kolaboraziorako jarduerak egiteko aukera ematen dute, mundua klasera ekartzen dute eta klasea mundura zabaltzen dute, lankidetza proiektuetan parte hartzeko aukera ematen dute,.. Abantailak asko dira eta ikaste prozesua hobetzen dute, batez ere, metodologia egokia denean eta ikaslearengan zentralizatutako batean aritzen bagara. Orokorrean erronkak planteatzen ditut eta gehien erabiltzen dudan metodologia Proiektuetan Oinarritutako Irakaskuntza da. Nire ikasleek pozik eta motibatuta ikasten dute eta nik ere proiektu bakoitzarekin hainbat gauza ikasten ditut. Argi dago IKTak tresnak baino ez direla, eta ez dute beti dauden arazo guztiak konpontzen, "mirariak" egiten dituzte, baina ez beti!