2. Foroa

Bideoak

Bideoak

IR Ana Belen Vega Badiola -
Number of replies: 0

Lehenengo bideoa

 

1. Esperimentu bat aurkezten digu: "Ezer azaldu barik ikasleek ikasten dute?" Baietz ematen du. Hezkuntza sistema garaietara egokitu behar da. Jaio zenean, beharrak batzuk ziren, orain aldatu dira eta horietara egokitu behar da sistema. Dena den, pertsonak beti izan dugu jakinmina, eta hori piztean datza irakasteko trukua: erronkak, bitxikeriak, misterioak,galderak norberari... eta horrelakoak ...behar dira. Gure sistema zarratu eta egituratu honek jakinmina amatatu du eta gure ikasleak gogaituta daude.

2. "Gure sistema zaharkituta dago"

3. Orokorrean unitate didaktikoak planteatzen ditudanean erronkak aurkezten ditut: misterioak argitzea, nola egin, nola funtzionatzen du, bitxikeriak... 

Bigarren bideoa

1. Khan Academiaren historia kontatzen du. Matematika irakasteko mundu osoan oso erabiliak dira bideo horiek. Arrasta, zertan datza? Ikasle bakoitzak bere erritmoa du eta sistema horrekin hori errazten du, bakoitzak bere erritmora ikastea. Gainera, flipped classroom metodologiaren abantailak aipatzen ditu. Ikasleek azalpenak entzuten duten nahi duten lekuan, isiltasunean bakardadean, eta gero, gelan praktika egiten da, interakzioarako lekua da gela.

2. Gelak "humanizatu" egin dira

3. Aipatutako "flipped classroom" oso metodo ona da gai batzuk lantzeko. Askotan erabili dut.

Hirugarren bideo

1. Guztiz hunkigarria da "sententzia" negatiboak jaso dutenek ORAINDIK itxaropena dutela  ikustea. Orain arte egin dugun ebaluazioak talentua edo inteligentzia neurtzeko erabilia izan da. Baina hemen ahalegina, estrategia eta garapena ebaluatzea proposatzen da. Horrela ikasle gogorrak eta erresistenteak lortzen dira. Gainera, horrek motibazioa pizten du eta ikasleen mailahobetzen doa helburuetara ailegatuz. 

2. "Oraindik ez", itxaropena ez da galtzen, prozesua ebaluatu behar da.

3. Horretan nabil aspaldi.