3. Hausnarketa

Hausnarketa: IKTak

Hausnarketa: IKTak

Deleted user -
Number of replies: 0

IKTek gero eta protagonismo handiagoa dute eguneroko lanean. Ikasleak etorkizunerako hezteaz gain, motibazioa pizteko ere baliagarriak dira eta ondo erabiliz gero, informazio-iturri oparoa dira. Ikaste prozesuan badaukate eragina, nire ustez edukiak barneratzen laguntzen dute eta ikasleen arteko lan kooperatiboa bultzatzeko ere lagungarri dira. Nik, normalean IKTak erabiltzen ditudanean edukien barneratze prozesua erraztea bilatzen dut eta bestetik ikasleei bitarteko hauek euren autonomiarako baliagarri direla erakusten saiatzen naiz. Azkenik, uste dut  IKTek ikasleen izpiritu kritikoa lantzeko eta euren pentsamendua borobiltzen joateko balio behar dutela