2. Foroa

Bideoak

Bideoak

Deleted user -
Number of replies: 0

1. Galdera

Carol Dweck: motibazioan aditua

Hitzaldian Carol Dweck psikologoak zera azpimarratzen du: umeak dakiena edo ze azkarra den ala ez baino, garrantzitsuagoa dela goraipatzea eta indartzea bere saiakera, kemena eta nola jarduten ari den (erabiltzen duen bidea edota estrategiak), prozesuari produktuari baino garrantzi gehiago emanez. Sinetsi eta erakutsi behar diegu bideak duela garrantzia (konpetentziak) eta ez bakarrik emaitza (ona edo txarra).

Salman Khan: Khan academy

Bere irakasteko ideia aurkezten digu, hezkuntza bideoen erabilpena goraipatuz ikasle bakoitzak bere erritmora eta berak aukeratzen duen momentuan eta tokian (etxean, liburutegian..) ikasi dezan, gelako denborak ikasleen elkarren arteko lana, zalantzak argitzeko eta elkarren arteko interakziorako utziz irakaslearen gidapenean.

Reshma Saujani: Emakumeen sozializazioa

Reshmak esaten duenez neskak eta mutilak ez ditugu berdin hezten ez eskolan ez gizartean. Mutilak ausartak eta akatsei aurre egitera animatzen diegun bitartean neskei perfektak izan behar direla sinetsi arazten diegu. Ondorioz neskek kale ez egiteagatik ez dituzte arriskuak hartzen, aurrera egiteko zailtasun gehiago izanez.

 

2. Galdera

The power of yet esaldiaren indarra

Teach girls bravery, not perfection, eta ez neskak bakarrik, ikasle guztiak (ausartak eta jakinguratsuak)

 

3. Galdera

Gorputz Hezkuntzako hainbat Unitatetan, Carol Dweck-ek azaltzen duen ildo horretatik jarduten saiatzen gara eta ikasleen jarduna eta planteatutako arazoei aurre egiteko erabilitako estrategia eta erak goraipatzen ditugu, lortutako emaitzen gainetik.