2. Foroa

BIDEOAK

BIDEOAK

Deleted user -
Number of replies: 0

1. Lehenengo bideoa: Hezkuntza eta eskola sortu zireneko kontestuak ez du zer ikusirik XXI. mendeko eskolarekin eta bere kontestuarekin. Eskola helburu batzuekin sortu zen, baina gaur egun helburu horiek guztiz aldatu dira. Lehengo eskolak irakurtzen, idazten eta eragiketa sinpleak egiten zekiten pertsonak lortzea zuen helburu, baina guk pertsonak etorkizuneko gizarterako hezi behar ditugu, ahalik eta diziplina gehienetan konpetente izan daitezen.

Hirugarren bideoa: Helburuak ez dira epe laburrerako jarri behar, epe luzerako baino. Horrela, momentuko porrotaren aurrean (now), ikasleei egin duten errakuntzatik ikasi ahal dela irakatsiko diegu eta errakuntza horretatik oraindik (yet) eraikitzen ari direla jakintza. Abildadea garatzeko ahalmena dute eta oztopoei ahaleginduz egin ahal diete aurre. Orainak (now) ez du hainbesteko garrantziak, ekiteak baino (yet).

Bosgarren bideoa: Neskak eta mutilak desberdin hezten ditugu. Neskengandik balore batzuk espero ditugu eta mutilengandik beste batzuk. Balore horien arabera bide desberdinetatik eramaten ditugu neskak eta mutilak. Ez dago zertan esan, gaizki egiten ari garela.

 

2. Bi esaldi dira interesgarri nire ustez. Lehenengo bideoan Schools as we know them now are obsolete eta hirugarrenean not yet is a path into the future

 

3. Laugarren bideoa da batez ere interesgarria unitate didaktikoetan aplikatzeko. Euren inguruan dituzten arazoak aztertzen dituzte (kutsadura) eta horri nola egin aurre diseinatu egiten dute. Beharbada unitate didaktikoetarako aplikagarriena bideoan esaten dena da: garrantzitsuena ez da ezagutza, imajinazioa baino.