Kalkuluak Kalifikazio-liburuan
1. Kalkulu motak
Kalifikazio-kategoria bat sortu denean izena jartzeaz gain "Agregazioa" edo egingo duen kalkulu-mota zehaztuko zaio.
Hauek dira dauden aukerak:
- Kalifikazioen batez bestekoa: Kalifikazio guztien batura zati kalifikazio guztien kopurua.
- Kalifikazioen batez besteko ponderatua: Kalifikazio-elementu bakoitzari pisu bat eman dakioke, eta pisu hori batez besteko aritmetikoaren agregazioan erabiliko da, elementu bakoitzak batez besteko globalean duen garrantzian eragiteko.
- Kalifikazioen batez besteko ponderatu sinplea: Batez besteko ponderatuarekin aldea da pisua kalifikazio maximo - Gutxieneko kalifikazio gisa kalkulatzen dela elementu bakoitzerako. Hau da; 100 puntuko ataza batek 100 puntuko pisua du, 10 puntuko ataza batek 10 puntuko pisua.
Ataza guztiek puntu maximo berbera badute balio hau "Kalifikazioen batez bestekoa"-ren berdina da.
- Kalifikazioen mediana: Tarteko kalifikazioa kalifikazioak tamainaren arabera sailkatzen direnean.
- Kalifikazio altuena
- Kalifikazio baxuena
- Kalifikazioen moda: Maiztasun gehiagorekin ageri den kalifikazioa.
- Naturala: Kalifikazio balio guztien batuketa pisuaren arabera ponderatuta.
Informazio gehiago: Moodle.org - Kalifikazio kategoriak