Book
Kalifikazio-liburuaren diseinua
Completion requirements
1. Sarrera
Moodleko kalifikazio-liburuak baliabidea ikasleen kalifikazioak izatea ahalbidetzen duen lineako erreminta da. Beronen bitartez ondokoak egin daitezke:
- Taldearen edo ikasle jakin baten kalifikazioak kontsultatzea.
- Edozein jardueratan lortutako kalifikazioak aldatzea.
- Kalifikazioak taldekatzeko aukera emango diguten kategoriak sortzea.
- Kalifikazio-itemak gehitzea, ohar gehigarriak jartzeko.
- Kategoria bakoitzaren eta ikastaroaren amaierako notak kalkulatzeko modua ezartzea.
- Gure ikasleen oharrak hainbat fitxategi-formatutara esportatzea (excell, open office, testua, etab.).
Moodlek ebaluazioan laguntzeko aurkezten dituen laguntza eta funtzio asko oso sakonak dira.
Ikastaro honetan, erabileraren oinarrizko adibide batzuk aztertuko dira.
Irakasle moduan ohikoena da ikasleentzat prestatzen diren zereginen, galdetegien, edo bestelako kalifikazio-elementuen artean eragiketak egitea kalifikazio partzialak lortzeko eta gero azken kalifikazioak eratzeko.
Kalifikazioetan kalifika daitekeen edozein jarduera aintzat har daiteke, baita jarduera zehatz bati ere ez lotutako kalifikazio-elementuren bat. Elementu edo jarduera kalifikagarri guztientzat antzekoa da azalpena.