Book
Taldeetan lan egiten
Completion requirements
Baliabide honekin ikasleen matrikulazio aukerak zehaztu eta argituko dira.
1. Taldeak sortzen ingurune birtualean
Moodle-k aukera ematen du gure ikasleak taldeka antolatzeko, ikastetxe batean aurrez aurre egiten den eskolen antolaketaren antzera.
Modu horretan:
- Gure lana hobeto antolatu dezakegu, ikasleak zein taldetakoak diren kontuan hartuta iragaz baititzakegu, eta, beraz, aldi bakoitzean talde (edo gela) bakarra ikusiko dugu.
- Ikastaroa beste irakasle batzuekin partekatzea, horietako bakoitzak bere ikasle-taldeak bakarrik ikus ditzan.
Guztiek material bera erabil dezakete, baina jarduerak eta kalifikazio-liburua bereizita antolatuko dira talde bakoitzarentzat.
- Jarduera edo baliabide jakin bat sortzea, taldeetako batek bakarrik ikusteko modukoa.