Big Blue Button Moodle bidez. Bilera gelak birtualak : Aurreratua
4. Gela birtual baten aukerak
4.7. Taldea banatu konferentzia baten erdian
Klase presentzialean hau sarritan errepikatzen den egoera da: ikasleak lanak egiten ari direnean, ikasle batek irakasleari deitzen dio eta irakaslea berarengana joan ondoren, ikaslearen zalantza entzun eta bertan azalpenak ematen dizkio.
Hau ez du klase osorako egiten, beste ikasleek beraien lanak egiten ari diren bitartean galdera egin duen ikaslearekin egiten den zerbait da.
Online klasean honelako egoera errepikatuko balitz, nola erantzun ikasle bati beste guztiei molestatu gabe? Online saioan dauden ikasle guztiak entzungo dute irakaslearen azalpena ....
BigBlueButton erabiliz hau egiteko aukera izango dugu. Horretarako konferentzian gaudela azpitaldeak sortu eta zalantzak dituztenak talde horretara mugituz.
Aukera hau baita ere erabili dezakegu adibidez taldea azpi-taldeetan banatu eta talde lana egiteko eskatzen diegunean. Irakasle moduan talde batetik bestera mugitu ahal izango gara, klase presentzialean egiten dugun moduan.