6. Ikasle/Ikusleen aukerak mugatu

Irakasleak bere ikasleek bilera birtualean egin ahal izango dituzten hainbat gauza mugatu ditzake.

Horretarako, hurrengo irudian ikusten den moduan, Blokeatu ikusleak aukera gainean klikatu



Eta ondoren azaltzen diren aukerak erabili ditzakegu.


Adibidez, Ikusi beste ikusleen web-kamerak aukera blokeatzen badugu, eta ikasleek beraien webcam-ak aktibatzen badituzte, ikasleek ezin izango dute beste ikasleen webcam-aren irudiak ikusi.

Hau oso interesgarria izan daiteke adibidez bi egoera hauetan:

  • Ikasle batek konexio txarra duenean. Egoera honetan, eta beste ikasle batzuk beraien kamera aktibatzen dutenean, konexio txarra duen ikasleak arazoak izango ditu beste ikaskide guztien kamerak ikusteko, eta bere konexioak asko sufrituko du. Aukera hau desgaitzen badugu, irakaslearen bideoa bakarrik ikusiko du, eta Internet trafiko gutxiago erabiliko duenez, bere konexioak gutxiago sufrituko du.
  • Online azterketa batean ikasleei beraien kamerak aktibatzeko eskatzen diegunean. Kasu hauetan, helburua da irakasleak ikasleen bideo seinalea ikusi ahal izatea, baina ikasle bakoitzak bere ikaskide guztien bideo seinalea jasotzeak ez du zentzurik, eta gainera ikasle bakoitzaren Internet konexioak gehiago sufritzen du, ikaskide guztien bideo seinalea deskargatzen ari delako. Aukera hau desgaituta, irakasleak ikasle guztien bideo seinalea jasoko du, baina ikasleek ez dute beste ikaskide guztien bideorik jasoko.