15. Galdera motak

Galdetegi baten galdera mota ezberdinak sortu daitezke. Azpi ataletan hauetako batzuk azalduko ditugu

Hurrengo bideoetan azaltzen ez bada ere, galdera bat egiten dugunean irudiak eta bideoak ere erabili daitezke.

Adibidez, galdera sortzen ari garen unean, tornu baten irudia igo dezakegu, eta galdera izan daiteke: Zein motatako makina da irudian ikusten dena ?

Era berean, bideo bat izan daiteke, non prozesu zehatz bat azaltzen den, eta galdera izan daiteke: Zein da bideo honetan azaltzen ari garen prozedura ?