Zereginak: Ikasleen lanak nola jaso eta ebaluatu
Ikasleei entregatu beharko dituzten lanak jarriko dizkiegu eta ondoren ebaluatuko ditugu. Atal honetan bideo tutorialen bitartez hau nola egiten den azaltzen dugu
3. Lanak audio edo bideo formatoan
Demagun ikasleei lan moduan Moodle-era bideo edo audio bat igotzea eskatu nahi diegula.
Lan hau, ikasturtean zehar jarritako lana izan daiteke edo baita ere ahozko azterketa bat. Zeregin motatako jarduera erabiliz hau egitea oso erraza da.
Irudian ikusten den moduan, sortu dugun Zeregin jardueraren Bidalketa-motak editatu eta on-line testua izan behar dela esango diogu, besterik ez.
Ikaslea lana egitera doanean testua idazteko formularioa agertuko zaio. Hor testua idazteaz gain, testuari formatua emateko hainbat botoi azalduko zaizkio, eta hauen artean audioa eta bideoa online igotzeko aukerak izango ditu.
Botoi hauetan sakatzen badu, bere ordenagailuan dituen mikrofono eta webcam-arekin zuzenean audioa eta bideoa grabatu ahal izango ditu. Start recording botoiaren gainean klikatzen badu
Eta nabigatzaileak eskatzen dituen baimenak onartu ondoren
Grabazioa martxan jarriko da, eta berak nahi duenean geratu ahal izango du, beti ere zerbitzarian ezarrita dagoen denbora muga gainditu gabe, gure kasuan 30 minutukoa
Grabazioa bukatzeko "Stop recording" botoian sakatu ondoren, bi aukera izango ditu:
- Egindako grabazioa ezeztatu eta berriro grabatu: Record again
- Grabazioa ontzat eman eta zereginean atxikitu : Attach recording
Honekin audio edo bideo grabazioa formularioan atxikituta geratzen da, beraz aldaketak gorde eta listo, audioa/bideoa zereginean gordeta geratuko da.
Irakaslea zeregin horretan bidali diren lanak ikustera joaten denean audioa edo bideoa hor izango ditu, eta bertatik ikusteko eta entzuteko aukera izango du.