Moodleko ikastaro bat diseinatzeko hainbat gomendio
Site: | IES Fray Juan de Zumarraga - Durango BHI |
Course: | Moodle irakasleentzat |
Book: | Moodleko ikastaro bat diseinatzeko hainbat gomendio |
Printed by: | Guest user |
Date: | Tuesday, 5 December 2023, 4:46 PM |
1. Zenbat moodle ikastaro?
Lehenik eta behin irakastaldean erabaki behar da prestakuntza zikloa jakin batean, zenbat moodleko ikastaro egongo diren eta zeintzuk izango diren. Adibidez aukera bat izan daiteke:
- modulu bakoitzeko, moodleko ikastaro bat
- erronka bakoitzeko, moodleo ikastaro bat (eta ez erronka guztiak moodleko ikastaro bakar batean)
- goiko bi ataletan aipatutako ikastaro gutziak kategoria bakar batean
- kategoria horretan ikastaro gehiago ez sortzea
Goain aipatutakoa adibide bat besterik ez da. Garrantzitsua da irakastalden erabaki mota hauek hartzea. Ziklokoko irakastaldean edota ikastetxeko irakastaldean (ziklo guztiek antzeko itxura izateko)
2. Hizkuntzaren trataera
Garrantzi haundia hartzen du hizkuntzaren trataerak. Kontutan izan, ikastaroa ikasleei zuzenduta dagoela. Ikasleak ulertu egin behar du, ikastaroan zehar dauden jarduera eta baliabideekin zer egin behar duen. Adibidez ez da berdina, jarduera baten izenburu gisa hau jartzea:
mapa mentala
Edo, ondoko hau jartzea:
[jarduera] osa ezazu erronkaren parametroekin mapa mental bat
3. Diseinu grafikoa
Ahal dela, ikastaro, modulu eta jarduerek irudi bidez hornituko dira.
- Irudiak ikuspegi hezitzailea kontuan hartuta aukeratuko dira. Beraz, ikastetxearen baloreak errespetatu eta transmititu beharko dituzte: bereizkeriarik ez, berdintasuna, aniztasuna, euskara...
- Izenburu esanguratsua irudi batek lagunduta agertuko da.
- Irudien egile eskubideak errespetatu behar dira eta CC lizentziak hobetsiko dira.
4. Ikastaroaren egitura
Ikastaroen (izan modulu, izan erronka, izan lanerako prestakuntzako ikastaroa) egitura nolakoa izango den ere irakasltaldean adostu beharreko lana da. Ikastaroek antzeko egitura izan dezaten. Adibidez modulu baterako adostutako egitura batek horrelako itxura izan dezake:
Sarrerako atala
- Komunikaziorako tresnak (berrien foroa, foroa, txata)
- Helburua eta sintesia: Ikastaroaren helburua eta ikastaroan landuko diren edukien sintesia
- Ikastaroaren gida: ikasleari lan egiteko modua, portatzeko modua, ... agertzen duen gida
- Auto-ebaluazio galdetegia: ebaluazio formatiborako
Moduluko unitate didaktikoa 1
- Helburua eta sintesia: unitatearen helburua eta landuko diren edukien sintesia
- Baliabideak: bideo-gida, infografia, testu...
- Jarduerak: Jasotako prestakuntzari buruzko zereginak edota eduki interaktiboak. Beti ere ikaslearen eboluzioa ikusteko aztarnak uzten dituztenak
- Ebaluazioa: galdetegiak
Moduluko unitate didaktikoa 2
- .......
Amaiera:
- Ikaslearen Ebaluazioa: ikaslearen ebaluazioa (auto-ebaluazioa,
- Moduluaren ebaluazioa
5. Ikastaroen egitura II
Aurreko orrian aipatu dugu, oso egokia izan daitekeela ikastaroen egitura irakastaldean adostea, ikastaro guztiek antzeko itxura izan dezaten. Hori horrela izan da, beste pausu bat ere eman daiteke.
Zein da pausu hori? Ikastaroetarako adostutako egiturarekin, moodle bertan ikastaro bat sortzea. Hau da, moodlen ikastaroen hezurdura (egitura) izatea. Horrela ikastaro berri bat sortzean, hutsetik hasi aurretik, edonork hezurdura kopia dezake bere ikastarora eta hor hasi gero diseinua burutzen.
Hemen duzue, Tolosaldea Lanbide heziketak erronkentzako sortutako hezurdura.
Eta hemen hezurdura horren artxiboa edonork bere moodlera igotzeko:
6. Ikastaroa hobetzen. Ebaluazioa eta errubrika
Ikastaroa sortu eta diseinatzen dugunean prest dugu ikasleekin lanean hasteko. Baina betirako izango da diseinua? hobetu dezaket nere moodleko ikastaroa? Noski, erantzuna baiezkoa da. Horretarako egokia da ikastaroa bera ebaluatzea eta ebaluazio horren arabera hobekuntzak proposatzea. Ikastaroa ebaluatzeko, egokiena irakastaldeak (ikastetxe mailan) errubrika bat sortzea da. Agian egon dakiteke errubrika bat erronkentzakob eta beste bat moduluentzako.
Hemen duzue, Tolosaldea ikastetxeak erronkak ebaluatzeko sortu duen errubrika: