Big Blue Button Moodle bidez. Bilera gelak birtualak : Aurreratua
Site: | IES Fray Juan de Zumarraga - Durango BHI |
Course: | Moodle irakasleentzat |
Book: | Big Blue Button Moodle bidez. Bilera gelak birtualak : Aurreratua |
Printed by: | Guest user |
Date: | Tuesday, 5 December 2023, 4:32 PM |
1. Gela Birtualak: saioak sortu, bukatu
Nola sortu bilera gela birtual bat
Zeintzu diren beraien ezaugarriak eta nola sortu bat Moodle ikastaro batetik.
Bideoa: 8min
Gela birtual baten saioak. Kontzeptuak:
- saioa sortu
- saioa ireki
- saioa itxi
- saioa bukatu
2. Audioa eta bideoa
Audioa (entzun , entzun eta hitz-egin) eta bideoa (gure webcam-a partekatu) nola konfiguratu BBBko bilera geletan
2.1. Audio konfigurazioa
Nola sartu gela batean eta nola gestionatu audioko parametroak, bai entzuteko edota hitz egiteko.
Moderatzaile moduan, nola isildu jendea eta abar.
Gomendioa: BBB gela bateko audioa arazorik gabe erabiltzeko kasko edo aurikularrak erabiltzea gomendatzen da.
2.2. Audio: gomendioak
Ziurtatzeko audioa gaituta dagoela.
Bideoa: 2:45min
2.3. Web-kamera partekatu
Nola partekatu gure web-kamera parte-hartzaile guztiek gu ikusi ahal izateko. Kalitatea aukeratu (gero eta kalitate handiagoa, banda-zabalera gehiago hartuko du, motelago joan daiteke) eta aukeratu zein den erabiliko dugun web-kamera.
Bideoa: 1:56min
3. Erabiltzaileak eta Rolak
Hemen azaltzen da
- Zein erabiltzaile rol dauden BigBlueButton konferentzian, eta zer egin dezakegun erabiltzaile ezberdinekin
- Gela batean zer egin dezakegun barruan dauden erabiltzaileekin.
- Ikusle vs moderatzailea. Ze ezberdintasun dauden 2 rol hauen artean. Aurkezlea (bakarra egon daiteke gelan)
- Ikusleak nola blokeatu
- Lan Talde ezberdinak sortu
Bideoa: 4:22 min
4. Gela birtual baten aukerak
Zein aukera dauden BBBko gela birtual batean: txat-a, inkestak, pantailak partekatu, youtubeko bideo bat partekatu..
4.1. Txat
BBB gela batean, Txat publikoa eta pribatua nola erabili.
Bideoa : 2:04min
4.2. Partekatutako oharrak
Nola erabili ohar partekatuen aukera
Edozeinek erabili dezake. Txat bat dinamikoagoa da. Honek bileraren akta jasotzeko balio dezake, edo bileran jasotzen diren hainbat gai jasotzeko balio dezake.
Bideoa: 1:16min
4.3. Partekatutako edukiak eta arbela
Nola partekatzen dugun edukiak (aurkezpen bat) eta arbel interaktibo bat nola erabili guztien artean.Bideoa: 3:50 min
PDFak partekatzeko gomendioak
Bilera baino lehen aurkezpenak igotzea gomendatzen daBideoa (4:08min)
PDFen partekatzeak failatzen badu, gomendioak
Batzuetan PDF bat igotzeak aurkezpen moduan gaizki joan daiteke, hemen zer egin dezakezun horrelako kasuetan:Bideoa: 4:11 min
4.4. Pantaila partekatu
Gure pantaila partekatu ahal izateko aurkezle rola izan beharko dugu. Tresnak hau erabiliz
- Gure pantaila osoa, aplikazio konkretu bat, Chrome fitxa bat, partekatu ahal izango dugu
- Ikusleei (ikasleei) gure ordenagailuan daukagun aplikazio bat erakutsi nahi badiogu oso erabilgarria
Bideoa: 1.47
Kontuz , aplikazio bat partekatu nahi badugu, gogoratu minimizatuta ezin dugula eduki (Bideoa : 1:25min)
4.5. Inkestak
Inkesta bat sortu ahal izateko, moderatzaile rola eduki behar da.
Hemen ikus dezakegu nola sortzen den inkesta bat.
Bideoa: 3:33min
4.6. Bideo bat ikusi ikasleekin batera
Demagun ikasleekin batera Youtube-n dagoen bideo bat ikusi nahi dugula gelan kaƱoia edo proiektorearekin ikusiko genukeen moduan.
Gelan baliabide didaktiko moduan erabiltzen dugunean:
- Irakasleak bideoa jartzen du, eta bideoan ikusten denari buruzko azalpenak ematen ditu
- Irakasleak nahi duenean, bidoearen bisualizazioa geratzen du eta azalpenen bat ematen du
- Irakaslek nahi duenean bideoa geratu eta itxi egiten du
4.7. Taldea banatu konferentzia baten erdian
Klase presentzialean hau sarritan errepikatzen den egoera da: ikasleak lanak egiten ari direnean, ikasle batek irakasleari deitzen dio eta irakaslea berarengana joan ondoren, ikaslearen zalantza entzun eta bertan azalpenak ematen dizkio.
Hau ez du klase osorako egiten, beste ikasleek beraien lanak egiten ari diren bitartean galdera egin duen ikaslearekin egiten den zerbait da.
Online klasean honelako egoera errepikatuko balitz, nola erantzun ikasle bati beste guztiei molestatu gabe? Online saioan dauden ikasle guztiak entzungo dute irakaslearen azalpena ....
BigBlueButton erabiliz hau egiteko aukera izango dugu. Horretarako konferentzian gaudela azpitaldeak sortu eta zalantzak dituztenak talde horretara mugituz.
Aukera hau baita ere erabili dezakegu adibidez taldea azpi-taldeetan banatu eta talde lana egiteko eskatzen diegunean. Irakasle moduan talde batetik bestera mugitu ahal izango gara, klase presentzialean egiten dugun moduan.
5. Saioen grabaketa
BBB bidez egiten ditugun bilerak, grabatu ditzakegu.
Momentuz aukera hau, oso beharrezkoa ez bada, ez erabili . Ez daukagu guztiz analizatuta nola dabilen, eta zer eragin eduki dezakeen zerbitzarian
Bideoa: 5:30min
6. Ikasle/Ikusleen aukerak mugatu
Irakasleak bere ikasleek bilera birtualean egin ahal izango dituzten hainbat gauza mugatu ditzake.
Horretarako, hurrengo irudian ikusten den moduan, Blokeatu ikusleak aukera gainean klikatu
Eta ondoren azaltzen diren aukerak erabili ditzakegu.
Adibidez, Ikusi beste ikusleen web-kamerak aukera blokeatzen badugu, eta ikasleek beraien webcam-ak aktibatzen badituzte, ikasleek ezin izango dute beste ikasleen webcam-aren irudiak ikusi.
Hau oso interesgarria izan daiteke adibidez bi egoera hauetan:
- Ikasle batek konexio txarra duenean. Egoera honetan, eta beste ikasle batzuk beraien kamera aktibatzen dutenean, konexio txarra duen ikasleak arazoak izango ditu beste ikaskide guztien kamerak ikusteko, eta bere konexioak asko sufrituko du. Aukera hau desgaitzen badugu, irakaslearen bideoa bakarrik ikusiko du, eta Internet trafiko gutxiago erabiliko duenez, bere konexioak gutxiago sufrituko du.
- Online azterketa batean ikasleei beraien kamerak aktibatzeko eskatzen diegunean. Kasu hauetan, helburua da irakasleak ikasleen bideo seinalea ikusi ahal izatea, baina ikasle bakoitzak bere ikaskide guztien bideo seinalea jasotzeak ez du zentzurik, eta gainera ikasle bakoitzaren Internet konexioak gehiago sufritzen du, ikaskide guztien bideo seinalea deskargatzen ari delako. Aukera hau desgaituta, irakasleak ikasle guztien bideo seinalea jasoko du, baina ikasleek ez dute beste ikaskide guztien bideorik jasoko.