8. Zure proiektuaren eskema

Ikastaro honen helburuetariko bat zuk unitate didaktikoa prestatzea da. Hemen unitatea esaten dugunean, ez dugu esan nahi unitate didaktiko luze eta oso bat. Baliteke proiektu txiki bat edo sekuentzia didaktiko bat izatea, Heziberrin planteatzen den egitura jarraituz, hori bai.

Hemen duzun fitxak lagunduko dizu zure proiektuaren planifikazioa eta eskema egiten. Aztertu ondoren, zabaldu Popplet bat eskuliburuaren argibideak jarraituz, eta bertan  zure proiektuaren eskema egin. Gero, partekatu zure Popplet-a ondoko helbidearekin: ikt@durangobhi.net