Moodle-an sakontzen pausoz-pauso
-
Ikasleekin KOMUNIKAZIOA
-
On-lineko ikastaro batek, ondo funtziona dezan, irakaslearen eta ikasle-taldearen arteko elkarrekintza eta komunikazioa ona izatea eskatzen du.
Egia esan Bigarren Hezkuntzan prestatzen ditugun ikastaro gehienak ez daude soilik on-linekoak izateko pentsatuta. Hau da irakasleon jardunaren osagarri gisa erabiltzen dira bai klaseetan, ikasleekin zuzenean, edo ikasleak bakarrik daudenetan (etxean, liburutegian, taldekako lanetan...).
Baina Moodle plataforma berak guztiz on-lineko ikastaroak ahalbidetzen ditu eta horietan elkarrekintza eta komunikazio egokia bermatzeko tresna ezberdinak erabiltzen dira.