MIQUEL MISSERI ELKARRIZKETA. (Maite Asensio, Berria 2019-04-07)

"Transexualitateak genero arauen zurruntasuna adierazten du". Transexualitatearen inguruan zabaltzen ari diren diskurtso «esentzialistekin eta binaristekin» kritiko mintzatu da Misse. Berretsi du generoa eraikuntza sozial bat dela, eta kulturan kokatu du transen ezinegonaren jatorria. Hortik jarri du auzitan okerreko gorputzaren ideia.