UNOS CUANTOS PIQUETITOS, FRIDA KAHLO

1935ean margotu zuen, Kahlok berak esatera, egunkarian gizon batek emaztea hil zuela irakurri eta gero. «Sastadatxo batzuk», horiexek gizonaren hitzak atxilo lotu zutenean, zergatik daramaten gatibu, sastadatxo batzuk baino ez zizkiola eman. Hogei labankada zituen egunkariko albisteko emakumearen gorpuak.

Eta hizkeraren eta ideologiaren arteko harremana ikusi zuelako itzuli zion harria Kahlok gizarteari, margolan egina. Lortzen duen efektua alimalekoa da. (Iñigo Aranbarri, Berria, 2019-02-10)