GABONETAKO KANTUTEGIA IKUSPUNTU INKLUSIBOAREKIN.
Gabonak gainean direla eta abestera gatozkizu, baina kantutegia
gaur egungo testuingurura moldatuta; horrela egin zuten Berrizko Kantu
Lagun taldekoek eta denon eskura jarri bai bideo batean abestuta eta bai
liburuxka eder batean ere; hemen dituzue biak eta proiektuaren
azalpena:
" Urte bi dira Berrizko Kantu Lagun taldean hamabostean behin biltzen hasi
ginenetik. Euskal kantutegiko hainbat abesti kantatzen genituen bertan
eta haietako batzuk abesterakoan ez ginen hain eroso sentitzen, beraz,
gaur egungo testuinguruaren arabera moldatzea pentsatu genuen. (ZUZEU)
Kanta hauek ikuspegi inklusiboago batekin kantatzeko moduan egokitu
ditugun arren, gure asmoa ez da jatorrizko bertsioak ukatzea, bestelako
aukerekin ere proba egitea baizik."
Ea guztatzen zaizkizuen!
Click HATOR-libruxka.pdf link to view the file.