HISTORIA ETA ARTEA
1935ean margotu zuen, Kahlok berak esatera, egunkarian gizon batek emaztea hil zuela irakurri eta gero. «Sastadatxo batzuk», horiexek gizonaren hitzak atxilo lotu zutenean, zergatik daramaten gatibu, sastadatxo batzuk baino ez zizkiola eman. Hogei labankada zituen egunkariko albisteko emakumearen gorpuak.
Eta hizkeraren eta ideologiaren arteko harremana ikusi zuelako itzuli zion harria Kahlok gizarteari, margolan egina. Lortzen duen efektua alimalekoa da. (Iñigo Aranbarri, Berria, 2019-02-10)
Historia garaikidean zehar emakumeak gizartearen alor ezberdinetan jorratutako papera eta aurrera eramandako ekintzen gune duzu hau, non, hasierako orrian argitaratzen joango diren gai honekin loturiko sarrerak bilduko diren. (Irakasle baten blogaren atala da, DBH 4. mailako ikasgaiari begira. Bestelako atalak ere agian interesatuko zaizkuzu)
Arlo guztietako emakumeen eta haien aportazioen inguruko bloga
"HistoriasigloXX", irakasle baten web orriaren artikulua.
Iruñean izandako Sorgin Ehizaren Historiari buruzko I. Topaketa Feministan Historia ez-ohiko ikuspuntutik begiratu da: "sorgin-ehiza ez zen izan prozesu periferiko bat; aitzitik, XVI. mendetik aurrera Europan milaka emakumeren aurka garatutako jazarpen hura ezinbestekoa izan zen gaur egungo sistema ekonomikoa eta gaur egun patriarkatuaren bortizkeriak hartzen dituen forma askotarikoak ulertzeko..", alderatuta nola begiratzen zaion gaur egun gure jendartean sorginen iruditeriari.
EMAKUMEAK ARTEAN
Ángeles Casoren liburuaren zatiak dituzu artikulu honetan. Gaia: emakume artistak Ernazimendutik XIX mendera arte. Datuetan oinarrituta, hemen duzu zer lortuko duen egileak liburu honekin:
"Cuestionar el discurso tradicional de la historia del arte, tal y como ha sido escrita al menos desde el siglo XIX. Ese discurso se ha empeñado en afirmar que, salvo rarísimas excepciones, jamás hubo mujeres artistas hasta llegar a comienzos del XX, con el estallido de las vanguardias."
Beste jardueren artean, Pradoko Museoan genero ikuspuntua duen bisita gidatua egiten dute elkartea osatzen duten hiru emakumeek.
Metrópolis TVE 27': artista visual, fotógrafa, activista y experta en comunicación. Ha revolucionado las redes y la opinión pública con sus comprometidas acciones... Horrela aurkezten dute.
IRITZI ARTIKULUAK ETA BESTELAKO ARGITALPENAK
Artista bikoteak egon direnean, gehienetan, gizonen lanak pasatu dira artearen historiara, emakumearen parte hartzea ahaztu edo gutxietsi egin den bitartean. Modern Couples. Art Intimacy and the Avant-garde Londresen egindako erakusketaren ekarpena artista-bikoteen elkarrekintzak azpimarratzea izan da...
Haizea Barcenillak, EHUko Artearen Historiako irakasleak, artikulu honetan mundu akademikoan izan dituen eta dituen bizipen matxista batzuk zerrendatzen ditu adibide gisa, inork ez dezan pentsa gaur egun berdintasuna lortuta dagoenik.
"Una cultura a la que le falta la voz de la mujer no es una cultura plena". Artista honen adierazpen interesgarriak aurkituko dituzu haren twiterreko kontuan, artearen eta politikaren gaurkotasunaren harira.