HEZKIDETZA GUZTIONTZAT
Topic outline
-
-
IKASTURTE HONETAN ERE BERDINTASUNAREN ALDE BORROKAN JARRAITUKO DUGU.
-
Banakako arreta 14 urtetik gorako norbanakoei zuzendua
Sexu eta genero aniztasunari loturiko gaietan zalantzak badituzu edo laguntza behar baduzu, eskuragarri dauden baliabide eta zerbitzuen inguruko informazioa eta orientazioa eskaintzeaz gain, akonpainamendua, aholkularitza eta laguntza emozionala jasotzeko aukera izango duzu.
NOLA BERTARATU ZAITEZKE?
Espaziora bertaratzeko, aurretiaz hitzordua eskatu beharko duzu, hurrengo telefonora deituz edo helbide elektronikora idatziz:
lgtbiespazioa@errenteria.eus
943449576
ARRETA ORDUTEGIA:
18:30-20:30 (asteartea)
-
Gabonak gainean direla eta abestera gatozkizu, baina kantutegia gaur egungo testuingurura moldatuta; horrela egin zuten Berrizko Kantu Lagun taldekoek eta denon eskura jarri bai bideo batean abestuta eta bai liburuxka eder batean ere; hemen dituzue biak eta proiektuaren azalpena:
" Urte bi dira Berrizko Kantu Lagun taldean hamabostean behin biltzen hasi ginenetik. Euskal kantutegiko hainbat abesti kantatzen genituen bertan eta haietako batzuk abesterakoan ez ginen hain eroso sentitzen, beraz, gaur egungo testuinguruaren arabera moldatzea pentsatu genuen. (ZUZEU)Kanta hauek ikuspegi inklusiboago batekin kantatzeko moduan egokitu ditugun arren, gure asmoa ez da jatorrizko bertsioak ukatzea, bestelako aukerekin ere proba egitea baizik."Ea guztatzen zaizkizuen! -
AZAROAK 25: EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO EGUNA.
-
Eguraldia dela eta aldaketa batzuk egin behar izan ditugu AZAROAK 25eko egitarauan. Hala ere, eguraldi txarrak ez gaitu gelditu eta egun honetarako prestatutako ekintzak aurrera eraman dira partekatzen ditugun argazkietan ikus dezakezuen bezala.
-
AZAROAREN 25A
-
BIKOTE TOXIKOA
-
ManAdan EnmaNada
-
-
MAIATZAK 17: LGTBI FOBIAREN AURKAKO EGUNA
Maiatzaren 17an LGBTI+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Ospatzeko
LGTBI fobiaren aurkako martxa birtuala proposatzen dizuegu
Egin argazki bat ortzadarraren koloreko kamiseta batekin eta bidal ezazu hezkidetza@
koldomitxelena.com .Guztion argazkiekin murala osatuko dugu.
-
HEZKIDETZA taldetik ohiko bere agendarekin jarraitu ordez dokumental sorta bat gomendatzen dizkizuegu (estekak traileak dira).
Gomendio gehiago izango dituzue hurrengo posta batean liburuak, , bakarrizketak eta dokumentalak ere.
Ikuspegi feminista duten dokumental sorta bat doa hemeniturria (blogs. publico.es/barbijaputa). -
Koronabirusaren egoera dela eta, HEZKIDETZA taldetik agendaren ordez,filma eta serieen gomendioak ematen ditugu, isolamendua ahalik eta ondoen suerta dadin.Gomendio gehiago izango dituzue hurrengo batean liburuak, , bakarrizketak eta dokumentalak ere.
Feminismoa bete-betean ukitzen duten edo, besterik gabe, onak diren baina, gainera, ikuspegi feminista duten telesail eta film sorta bat doa hemen.Izan dadila arinaHEZKIDETZA KOORDINATZAILEAK -
Forum
ENTREVISTA | Irakasle eta hezkidetzan aditua
Marian Moreno: "El veto parental de la ultraderecha es un ataque directo a los derechos de los niños y niñas"
https://www.eldiario.es/sociedad/Entrevista_0_985852130.html
-
2020 MARTXOAK 8:
Errenteriako udalak proposatutako egitaraua
-
Musika Gida Morearen honen helburua, emakumeen presentzia duen edozein talderi buruzko informazioa jasoko duen datu base digital zabal ta erabilgarri bat aurkeztea da, behingoz informazio falta ez dadin arrazoi edo aitzakiatzat hartu gure taulen gainean emakumezko erreferentziarik ez egoteko
-
CHIMAMANDA NGOZI ADICHIE emakume nigeriarrak idatzitako liburuxka zoragarria.
Goain klik egin eta irakurri ahal izango duzu -
INDARKERIA MATXISTAREN KONTRAKO EGUNA
Ø 09:50 ean: saio honetan, jolasgaraiaren aurreko saioan, ikasle talde guztietan HEZKIDETZA TALDETIK PROPOSATUTAKO lan dinamika egiin dugu.
Ø Ondoren, 10: 20ean, denok jaitsi gara saskibaloiko kantxara argazkia ateratzera. Aurrealdean, Hezkidetza Batzordeko Ikasle eta irakasleek, ikasleek egindako pankarta eraman dute.
Ø Argazkiaren ondoren, pankarta ikastetxean jarri dugu.
-
Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 10. edizioa antolatu du. Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzea. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.
-